Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

EAEko aurrekontu orokorren legea aldatzen duen araua onetsi da

2010.eko ekainak 24

Carlos Aguirrek, Ekonomia eta Ogasun sailburuak, gaur agerraldia gauzatu du Jaurlaritzan EAEko 2010erako aurrekontu orokorren legea aldatzen duen lege proiektua aurkezteko. Gastu publikoa murrizteko eta horrela, herri administrazioen defizita gutxitzeko "ezinbesteko" aldaketa bat da eta nazioarteko krisi ekonomikoaren ondoriozkoa da. Hartuko diren neurrietako bat sektore publikoko langileen soldata-masaren murrizketa izango da. 

Proiektu honen bidez, ekainaren 1etik aurrera EAEko erakunde publikoentzako lan egiten duten langile eta funtzionarioen ordainsariak soldata-masaren % 5 murriztea aurrez ikusten da eta proiektuak Euskal Herriko Unibertsitateko langileei ere eragingo die. 

Neurria modu mailakatuan aplikatuko da, hau da, zenbat eta ordainsari altuagoa izan, orduan eta murrizketa handiagoa izango du. Horrez gain, goi-karguen eta konfiantzako langileen ordainsariak ere euskal administrazio publikoaren zerbitzura lan egiten duten pertsonei aplikatutako murrizketarekiko proportzionalki murriztuko dira. 

Zenbatekoari dagokionez, neurririk garrantzitsuenetako bat bestelako gastuekiko ordainsarien antzekotasun printzipioa izan da. Langileria gastuak barne hartzen dituzten diru-laguntzetan ere sektore publikoko langileen kasurako ezarritakoarekiko proportzionala den murrizketa tratamendua ezarri beharko da. 

Sailburuaren hitzetan, Euskadin "une konplexu bat igarotzen ari gara, hori dela eta, irekiagoa eta lehiakorragoa den herrialde proiektu bat garatzeko beharrezkoak diren neurriak martxan jarri behar ditugu". Agirrek azaldu du neurri horiek Europako estrategia elkartu eta koordinatu baten parte direla eta estrategia horren helburua merkatu "oso lehiakor eta iraunkorreko" ekonomia bat lortzea dela. "Erabakiak hartzeko unea da, herritarren gustukoak ez badira ere, izan ere, egungo egoeran asko dago jokoan", gehitu du.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Aguirre