Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Gizarte Zerbitzuen eredu berri baterantz

2010.eko ekainak 25

Gizarte Zerbitzuei buruzko 12/2008 Legeak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren ezaugarri nagusiak markatzen ditu, eta sistema hori garatzeko eta finkatzeko aukera ematen digu.

Eusko Jaurlaritza lanean ari da Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman parte hartzen duten beste eragile batzuekin -erakundeetakoak eta gizartekoak- Legean finkatzen diren oinarrizko alderdien egitura zehazteko: Prestazioen eta Zerbitzuen Kartera, Erakunde arteko Organoa, Goi Ikuskaritza, Plan Estrategikoa, Informazio Sistema, Erabiltzaileen parte-hartze ekonomikorako irizpideak, Arreta Soziosanitarioaren Euskal Kontseilua...

Aldi berean, lanean ari gara diru-sarrerak bermatzeko prestazioen kudeaketa enplegu-sistemara eramateko, hurbileko gizarte-zerbitzuentzat aukera berria izan daitekeelakoan.

Jakitun gara, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema garatu eta sendotuko badugu, sistema horretan parte hartzen duten eragile guztien konplizitatea eta lankidetza behar dugula: aldundiak, udalak, hirugarren sektoreko erakundeak, gizarte-mugimenduak, zerbitzuak ematen dituzten erakundeak eta profesionalak.

Oraingoan azken horiekin elkartzeko topaketak antolatu nahi ditugu: Gizarte-zerbitzuetako profesionalak, erakunde publiko edo pribatuetakoak, lehenengo zein bigarren mailako arretakoak; hori guztia garatzen ari garen tresnak elkarren artean aztertzeko eta zuen kezken eta ekarpenen berri izateko.

Horretarako, hiru bilera proposatzen dizkizuegu; bat lurralde historiko bakoitzean. Horietan, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko arduradunok Gizarte Zerbitzuei buruzko Legea aplikatzeko gaur arte garatu ditugun ildo estrategikoak eta tresnak aurkeztuko dizkizuegu. Horrez gain, unibertsitatearen eta profesionalen ikuspuntuak entzun ahal izango ditugu, eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema sendotzeko bidean aurrera egiten lagunduko digun elkarrizketa ezarri.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gemma Zabaleta