Berriak
Eu

Martxoak 8ko kanpainan berdintasunean atzera egitearen arriskuaz ohartarazten du Emakundek

2015.eko martxoak 02

Emakundek Martxoak 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako, diseinatu duen kanpainak gogoratzen du azken hamarkadetan gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, eta aldi berean ohartarazten du atzera egitearen arriskua egon badagoela. Kanpainak Beijingeko Adierazpen eta Akzio Plataformaren 20. Urteurrena gogoratzen du, eta baita Berdintasunerako Legearen 10. Urteurrena. Lehenengoa emakumeen eskubideen lanean mugarri bat izan zen, 1995.ean Emakumeen Mundu Konferentzian onartu zenez geroztik, eta bigarrenaren onartzeak ere iragana eta oraina bereizi zituen alderdi askori dagokionez. Berdintasunerako eskubide formala errealitate bihurtzea aldarrikatzen du Martxoak 8ko kanpainak, atzera egitea ekiditeko beharraz ohartaraziz aldi berean. Irudia gerritik gora aurrera doan eta gerritik behera atzera doan neska batena da eta leloa honako hau:

 

Gizartea aurrera doa berdintasunerantz,

ez dezagun atzera egin

Berdintasunerako eskubidea egia bihurtu dezagun.

 

Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, orain arte lortu direnak goraipatu ditu kanpainaren aurkezpenean, eta aldi berean, beharrezkoa ikusi du berdintasunean atzera egiteko arriskuaz ohartaraztea.  Landaidaren ustez, alertarako seinaleak egon badaude, eta hauetako batzuk aipatu ditu: gazteen arteko harremanetan gazte askok bikotea kontrolatzea normaltzat jotzea, krisi ekonomikoak emakumeengan duen eragin berezia, abortoaren Legea aldatzeko mugimenduak, nesken sexualizazio gero eta ageriagoa publizitatean,  berdintasunaren aurrerapenen aurrean gizartearen sektore batek erakusten dituen erresistentziak edo emakumeen kontrako indarkeria bezalako gaien hutsalkeriaz tratatzeko joerak…  Landaidaren esanetan “berdintasunean aurrera egitea lan handi baten emaitza izaten da, eta ematen diren aurrerapausoak galdu daitezke egunero ez badugu jarraitzen aurrera pausoak ematen. Geldirik geratzeak berdintasuna mehatxatzen duen inertziaren aurrean amore ematea da, hau oso indartsua baita oraindik gure gizartean” 

Kanpainak “Berdin gehiago da” leloa erabiltzen jarraituko du, azkeneko bi kanpainetan erabili den berbera, adierazteko berdintasuna giza eskubidea izateaz gain, badela gainera herrien garapen sozial eta ekonomikoaren aldeko faktore garrantzitsu bat.

Kanpaina martxoaren 3tik dago indarrean, markesinetan eta komunikabideetan. Horretaz gain kartelak bidali dira erakunde ezberdinetara, osasun zentroetara, kultur etxeetara, enpresetara eta abar.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Nortzu
    2015.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @mybilbaobizkaia: Campaña 8 de marzo @emakundEJGV alerta sobre los peligros de dar pasos atrás en igualdad http://t.co/1EmvVsqFvF http:…

  • @marijeautos
    2015.eko martxoak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [Martxoak8] Martxoak 8ko kanpainan berdintasunean atzera egitearen arriskuaz ohartarazten du Emakundek ➡ http://t.co/m85vmyJIFq

  • @Foro_BiDC_Foroa
    2015.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [Martxoak8] Martxoak 8ko kanpainan berdintasunean atzera egitearen arriskuaz ohartarazten du Emakundek ➡ http://t.co/m85vmyJIFq

  • @Foro_BiDC_Foroa
    2015.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [Martxoak8] Martxoak 8ko kanpainan berdintasunean atzera egitearen arriskuaz ohartarazten du Emakundek ➡ http://t.co/zpLYLdx2Oy

  • @Gob_eus
    2015.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    [Martxoak8] Martxoak 8ko kanpainan berdintasunean atzera egitearen arriskuaz ohartarazten du Emakundek ➡ http://t.co/m85vmyJIFq

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)