Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Ángel Toñak Elkarrizketa Mahaian hartutako akordioei ekingo dio eta eskua luzatu die ELA eta LAB sindikatuei honetan parte hartzeko

2015.eko martxoak 02

“Elkarrizketa Mahaiak ez dira argazkiak ateratzeko”, adierazi du Ángel Toñak, Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburuak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. Mahai bat deitzen eta eratzen denean “lan egiteko da” eta horixe da Toñaren helburua foro honetan: hartutako akordio eta konpromisoak zehaztu eta aztertu bidean geratu ez daitezen. Bestalde, onartu egin du mahaia osorik ez dagoela eta espero du LAB eta ELA sindikatuek aurrerapausoa ematea honetan parte hartzeko.  Toñaren aburuz, LABen planteamenduek ahalbidetu dezakete sindikatu honen partehartzea, ez aldiz, ELArenak.

Jaurlaritzak ematen dituen Kontziliazio laguntzen inguruan galdetu diote. Toñak azaldu du bere sailak duen aurrekontuarekin laguntzok beste modu batera antolatu dituela beharrizan handiagoa dutenei zuzentzeko, hau da, errentaren arabera.

(Hedapena izango da)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)