Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Urkulluk, Beltrán de Herediak eta Oregik Mendibil, Billoda eta Tresponde bisitatu dute

2015.eko otsailak 28
  • Erretana eta Mendibil arteko errepidea moztuta, Zadorrak gainezka egin duelako
  • Langraitzen egoerak onera egin du

 

Martuteneko, Loiolako eta Ergobiako bizilagunen egoera ezagutu ondoren, Arabako Mendibil, Billoda eta Tresponde herrietara joan dira Iñigo Urkullu lehendakaria, haren emazte Lucía Arieta-Araunabeña, Estefania Betran de Heredia eta Ana Oregi sailburuak, Segurtasuneko sailburuorde Iosu Zubiaga eta URAko zuzendari Iñigo Ansola. Izan ere, Zadorrako ibaiaren ur goraldiek inguruko sarbideei eragin diete.

 

Urkulluk egiaztatu ahal izan du Mendibil eta Erretana arteko errepidea moztuta zegoela, zati bat urak hartuta dagoelako, baina Billodako eta Trespondeko sarbideak erabiltzeko moduan daude. Ebroko arroan egiten ari diren lanen gainean sailburuek emandako azalpenak entzun ditu lehendakariak.

 

Aurretik, Martutenen, Oregi sailburuak Urumean uholdeak saihesteko lanei eta jarduerei buruzko azalpenak eman dizkie kazetariei: «Karabeleko eta Loiolako zubi zaharrak kendu ditugu, eta ura oztopatzen ez duten modernoago batzuk jarri ditugu, Martutenen eta pasabidean egingo dugun bezala. Gainera, ibaiaren bi ertzeetan hainbat eraikin botako ditugu, eta hesi berriak eta bestelakoak eraikiko ditugu».

 

«Azken gertakariek etengabe arriskuan gaudela gogorarazten digute. Uholde-arriskua kudeatzea lehentasuna da guretzat eta gainerako erakundeentzat. Horregatik, kalteak ahalik eta gehien murrizteko pausoak eman behar ditugu», esan du Oregik Urumearen ondoan.

 

«Dirudienez, garai batean, eraikitzeko errazagoak ziren bailaretako lekuak hartu zituzten, baina ezin ditugu ibaien arroak hartu. Horregatik, iraganeko ekintzen ondorioak arindu eta txikitu behar ditugu orain.  Leku asko arriskuan daude. Ondorioak arintzen saiatu behar dugu, arazoak okerrera egin ez dezan», gehitu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)