Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak uholdeek kaltetutako inguruak bisitatu ditu Martutenen eta Araban

2015.eko otsailak 28

Iñigo Urkullu lehendakaria Donostiako Martutene auzoan eta Arabako Tresponde eta Mendibil herrietan izan da gaur azken egunotako uholdeen ondorioz kaltetutako zonaldeak bisitatzen.

Donostian, lehendakaria Juan Karlos Izagirre alkatearekin elkartu da, baita azken egunotan lanean aritu diren Babes Zibileko kideekin ere.

Lehendakariarekin batera izan dira Eusko Jaurlaritzaren izenean, Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasun sailburua eta Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politika sailburua ere. Udaleko beste ordezkari batzuekin batera egin duten ibilbidean, Martuteneko hainbat herritarren kezkak entzun dituzte zuzenean, euren lokalak, etxebizitzak edota negozioak, Urumearen emaria hazi izanaren ondorioz, zein egoeratan geratu diren ezagutzen zuten bitartean.

Ingurumen eta Lurralde Politikarako sailburuak ziurtatu die herrietarrei laister ekingo zaiela Urumearen ibai-ertzak aldatzeko lanei, hain zuzen, lan hauen planifikazioa jada egiten ari dela baieztatu du. Zehazki 30 hilabeteko lanak izango dira, 20 milioi euroko aurrekontuarekin.

Horrela, Pilar pasalekua eta Martutene zubiak aldatzea aurreikusten da Urumearen ubidea 25 metrotik 50 metrora zabaltzeko.  

Martuteneko bisitaren ondoren, lehendakaria, Beltrán de Heredia sailburua eta Oregi sailburua, Arabako Mendibil eta Tresponde herrietan izan dira, bertako uholdeen kalteak aztertzen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkatea