Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak jendaurrean jarri ditu Asuako Heredades bideko trenbide-pasagunea kentzeko lanen ondorioak

2015.eko otsailak 28

Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak jendaurrearen informaziorako jarri du «Asuako (Heredares bidea, 2,848 kilometroa) Lutxana-Sondika lineako trenbide-pasabidea kentzeko eraikuntza-proiektuak» eragiten dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda.

 

Trenbide-pasabidea kentzeko proiektua ETSk idatzi zuen 2015eko urtarrilean. Asuako Heredades bideko trenbide-pasabideak bi etxebizitzetarako sarbidea ematen du, Euskotrenen Sondika-Lutxana linea gurutzatzen duen Asua-Erletxe errepidearen bidez. Trenbide-pasabidea seinaleztatuta dago, eta hesirik eduki ez arren, zoru asfaltikoa jarri diote.

 

«Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sarearen sektorekako lurralde planak trenbide-pasabideak kentzea du helburu. Trenbide-pasabide honen itxiera 2010eko azterlan batean aurreikusi zen. Horretarako, pasabidea erabiltzen duten etxebizitzetatik gertu dagoen lorategi batek hartzen duen zati txiki bat zolatuko da, eta hesi batzuk lekuz aldatuko dira, lehen zegoen bide bat aprobetxatzeko», azaldu du Almudena Ruiz de Angulo Garraioaren Azpiegituren zuzendariak.

 

Proiektua Erandioko Udalari bidali zaio herritarrek ikus dezaten. Trenbide pasabidea kentzeko obrek bi hilabete iraungo dute, eta 15.328,11 euroko aurrekontua dute.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)