Berriak
Eu

Zadorraren sistemako urtegien prebentziozko hustuketa handitu egin da

2015.eko otsailak 27

EAEko Euskal Autonomi Erkidegoko Uholdeen Ziozko Larrialdiko Planaren Zuzendaritzaren onespenarekin URAk Ebroko Konfederazio Hidrografikoari eskatu dio Zadorrako urtegien prebentziozko hustuketari 10 metro kubiko segunduko gehitzea, eta honek onartu egin du.

13:00-etan, Uribarri-Ganboa bere ahalmenaren %94ra zegoen eta Urrunaga %91,47ra. Hartu den neurri horren xedea da urtegien laminazio eta erregulazio ahalmena handitzea, hurrengo egunetara begira.

Neurri horrekin sistemaren prebentziozko isurketaren emariak horrela banatzen dira: Uribarri Ganboa 60 m3/s; Urrunaga 10m3/s eta 30m3/s turbinatu egiten dira Undurragarantz, Arratian.

Euskal Autonomi Erkidegoko Uholdeen Ziozko Larrialdiko Planaren Zuzendaritzak Zadorraren sistemaren jarraipena egiten segituko du, eta urtegien bilakaera eta askatutako emarien jokaera aztertzen.

Hurrengo egunetan emarien hustuketa mantendu beharko da eta hustutako emarien jarraipen estua egingo da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)