Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria, Gernikako Arbola berria landatzeko ekitaldi ofizialeko buru

2015.eko martxoak 02

Iñigo Urkullu lehendakaria Gernikako Arbola berria landatzeko ekitaldi ofizialeko buru izan da gaur, astelehena, Bizkaiko Batzar Nagusien ohiko osoko bilkuraren ostean. Esandako ekitaldian izan dira Euskadiko erakundeetako ordezkari nagusiak: Bizkaiko Batzar Orokorretako presidentea, Ana Madariaga; Bizkaiko ahaldun nagusia, José Luis Bilbao; Eusko Legebiltzarreko presidentea, Bakartxo Tejeria, eta Gernikako alkatea, José María Gorroño.

Lau ordezkari politikoak, lehendakaria buru dutela, itxituraren barruan izan dira, bertan baitago arbola landatu berria. Akta, sinatu ostean, kutxa batean gorde dute hainbat txanponekin eta gaurko egunkariekin batera, eta, tradizioak dioen moduan, arbolaren zuztarren alboan utzi dute. Lehendakariak berak bota du lehen palakada; ondoren, Batzar Orokorretako presidenteak,  Bizkaiko ahaldun nagusiak, eta, azkenik, Gernikako alkateak. 

Ekitaldia

Xabier Euzkitzek gidatu du ekitaldia, eta Bilboko Beti Jai Alai dantza-taldearen eta Gernikako Gaudeamus abesbatzaren parte-hartzea ere izan da. Ohorezko Aurreskua dantzatzeaz gain, Iparragirrek konposatutako Gernikako arbola ere abestu dute. Ekitaldi historikoa Euskadiko ereserkia abestuz amaitu dute: Eusko Abendaren ereserkia.

Euskal askatasunen sinboloa

Hamabost urteko arbola landatu berria aurrekoaren senide nagusia da; Arratiako foru-lursailetan etorritakoa da eta gaur ekitaldi historiko baten epizentro bilakatu da. Gernikako Arbola euskal askatasunen sinbolo da, Euskadiren tradizioen eta autogobernuaren ordezkari. Euskadik gaurtik aurrera sinbolo hau zutik izango du atzera Bizkaiko Juntetxearen aurrean. 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2015.eko martxoak 03

    me ha gustado @iurkullu le he visto ,ademas con el arbol que guay

  • @anamarti4
    2015.eko martxoak 03

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari preside el acto oficial de plantación del nuevo Árbol de Gernika http://t.co/4kh2sONIR8 animo @iurkullu me ha gustado

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)