Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritzaren Udalaguntza programak Zubietako eskola handitzeko lanak bultzatu ditu, Donostian

2015.eko otsailak 27
  • Bihar, larunbata, inauguratuko dira eskolaren handitze lanak
  • Bi ikasgela gehiago eta liburutegia irabazi ditu eskolak lan hauekin
  • Eusko Jaurlaritzak Zubietako eskola handitzeko lanen kostuaren %60 hartu du bere gain, Udalaguntza programaren bidez

Hezkuntzarako Gipuzkoako Lurralde Ordezkariak, Gema Gonzalez de Txabarrik, Zubietako (Donostia) Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxean egin diren handitze lanak inauguratzeko ekitaldian hartuko du parte bihar larunbata, otsailak 28, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Ekitaldian partaide izango dira, Donostia eta Zubietako alkateak, Juan Karlos Izagirre eta Fernando Iturralde; eta eskolako zuzendari Rosan San Roman ere. Agintarien ekitaldiaren ondotik eskolaren gune berria bisitatzeko aukera eta hamaiketakoa izango dira bertaratutakoentzat. Gainera, goizeko 11:30etan hasi eta 13:00 arte, Zubietako Errebote plazan hain bertakoa den errebote pilota jokoaren erakustaldia izango da.

Handitze lanak

Zubietako eskolaren eraikin nagusiari beste bat gehitu zaio atzealdean, egurrezkoa, eta hau ere solairu bakarrekoa, zaharra bezalaxe. Gune berri honetan kokatzen dira bi ikasgela, psikomotrizitate gela, jangela, officea eta liburutegia, besteak beste. Handitze lan hauei esker lehen baino bi ikasgela gehiago, liburutegia eta sarrera-irteeretako aterpeak irabazi ditu ikastetxeak.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak 210.000 euro bideratu ditu lan hauek finantzatzeko Udalaguntza programaren bidez, kostuaren %60. Gainerako %40 Donostiako Udalak hartu du bere gain.

Zubieta Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxeak 46 haur ditu 2014-2015 ikasturtean (2 urtetik 8ra bitartekoak), hiru taldetan banatuta: 2-3 urteko talde bat, 4-5 urteko beste talde bat, eta Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako haurrak beste talde batean.

26 eskola txiki Gipuzkoan

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren ardurapean Zubietakoa bezalako 26 eskola txiki daude egun Gipuzkoan. Herri edo auzo txikietan kokaturik dauden eskola bakar eta publikoei deitzen zaie eskola txikiak, eta sei talde baino gutxiago izan ohi dituzte. Baina beste bat da eskola hauen ezaugarri nagusia: adin desberdinetako neska-mutilek gela berean ikasten dute. Bizkaian 28 dira ezaugarri hauek betetzen dituzten eskola publikoak, eta Araban berriz, lau. Gipuzkoako 26 eskola txikietan 1.100 ikasle inguru ari dira 2014-2015 ikasturte honetan ikasten, Haur eta Lehen Hezkuntzako taldeetan.

 

Gasteizen, 2015eko otsailaren 27an

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gema Gonzalez de Txabarri, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaria Gipuzkoan