Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak asteburu honetan ospatzen du Busturiako Zuhaitz Eguna

2015.eko otsailak 27

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak,Busturian kokatua eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailarenmenpe dagoenak, asteburu honetan Busturiako Zuhaitz Eguna ospatuko du, Busturiako Udalarekin eta Lurgaia Fundazioarekin elkarlanean.

Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Plangintzarako zuzendariak adierazi bezala, “Zuhaitz Egunak Biodibertsitatearen oreka berreskuratu behar dugula eta gure ingurunearekin errespetu handiagoz jokatu behar dugula gogorarazten digu”.

“Basoen kontserbazioa bultzatzeak, denboran zehar bere onurak mantentzeko aukera emango digu, ekosistema honek eskaintzen dizkigun elementuak aprobetxatuz: oxigenoa, papera, egurra, elikagaiak, etab.” nabarmendu du Barredok.

Ospakizuna, otsailaren 28an, larunbata hasiko da goizeko 10:00etan Busturiako artadi kantauriarrean zehar egingo den ibilbide gidatuarekin; tradizioa, cultura eta naturak bat egiten duten lekua. 12:30etan “Zuhaitzak ezagutzen” bisita gidatu familiarra izango da zentroko erakusketetan zehar, beronen helburu nagusia zuhaitzek gure bizitzan jokatzen duten paper garrantzitsua adieraztea izanik. Ekintza hau doanekoa da. Arratsaldez, zuhaitzetan eskegiko diren hegaztientzako jantokiak eraikitzeko tailerra antolatu da (Garden Birdwach proiektua) 6 urtetik aurrerako umeentzat; eta eguna bukatzeko “Los vínculos del CO2” dokumentala emango da doan zentroko auditorioan.

Martxoaren 1ean, igandean, jardunaldia 10:50etan hasiko da eta zentrotik oinez Atxondorarte abiatuko gara (Busturia) haritz autoktonoaren landaketa sinboliko bat egitera Busturiako Udalarekin eta Lurgaia Fundazioarekin elkarlanean. 6 haritz landatuko dira eta beharrezko materiala banatuko da. Ekintza hau ere doanekoa da.

Eguerdiko 13:00etan eta zentroko “Arboretuma” aprobetxatuz, 6 urtetik aurrerako umeei zuzenduriko pista-jolasa diseinatu da, non familian hurbilduz, bertako zuhaitzak identifikatzen saiatuko diren. Eta ospakizuna amaitzeko, sagar mota ezberdinei emango diegu protagonismoa. Horretarako, Txikipintxo tailerrera hurbiltzen diren 6 eta 8 urte bitarteko umeek, sagar eraztun dibertigarriak dastatuko dituzte txokolatez eta fruitu lehorrez lagunduak; guzti horiek zuhaitz eta zuhaizketatik lortutako produktuak.

Euskadiko Biodibertsitate Zentroa Ihobek kudeatzen du, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Politika Sailaren menpe dagoen Ingurumen Jarduketarako Sozietateak. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)