
Azterketak egingo dituzten Barakaldoko Bec-en asteburuan 8.249 lagunek Euskal Administrazio Publikoan bitarteko funtzionario edo aldi baterako langile gisa lan aukera bat edukitzeko
- Bihar igandera arte izango dira azterketak eta maiatzean osatuko diren lan kalifikatuko 9 poltsetan sartuko dira gainditzen dituztenak.
- Hauxe da izangaien profil orokorra: emakumea, 30 eta 39 urte artekoa, goi-mailako tituluduna, 3 hizkuntza-eskakizuna edo EGA duena eta Bizkaian bizi dena.
- Hautaketa-prozesu honen bidez Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Administrazio Orokorreko ordezkapenak arinago eta eraginkortasun handiagoz egin ahal izatea lortu nahi du, eta, gainera, izangaien publizitate-, berdintasun-, meritu- eta gaitasun-printzipioak ere bermatzea.
- IVAPek asteburu osorako prestatutako antolamendu-dispositiboan 150 pertsonak baino gehiagok parte hartuko dute.
Gaur larunbat goizeko 9:00etatik aurrera, Barakaldoko BECen, normaltasun osoz egiten ari dira lan kualifikatuko 9 poltsetakoren batean sartzeko hautaprobak. Horiek gainditzen dituztenek euskal administrazio publikoko lanpostu bat lortzeko aukera izango dute bitarteko funtzionario edo aldi baterako langile gisa. Hautaketa-prozesu honetara 8.249 pertsona aurkeztu dira.
Atzo ostiralean hasi zituzten azterketak eta bihar igandean ere izango dituzte. Lan kualifikatuko 9 poltsak maiatzerako prest egotea aurreikusten du Jaurlaritzak:
- OSTIRALA, HILAK 27: berdintasun-arloko langile teknikoentzako azterketak.
- LARUNBATA, HILAK 28: zuzenbide, arkitektura eta ekonomiako profesionalentzat zein Hizkuntza Normalizazio eta epidemiologiako espezialistentzako azterketak.
- IGANDEA, HILAK 1: itzulpengintzako, adingabeen zentroetako hezkuntzako eta administrazioko goi-mailako kidegoko profesionalentzako azterketak.
LAN POLTSAK
Administrazioko goi-mailako kidegoa (HE3) |
3.022 |
Hizkuntza-normalizazioko teknikariak (HE4) |
479 |
Zuzenbidea (HE3) |
869 |
Itzultzaileak (HE4) |
554 |
Arkitektura |
919 |
Epidemiologoak (HE3) |
353 |
Ekonomista (HE3) |
305 |
Berdintasun-teknikaria (HE3) |
234 |
Adingabeen zentroetako hezitzailea |
1.514 |
GUZTIRA |
8.249 |
IZANGAIEN PROFIL OROKORRA
Hauxe da lan-aukera honetan aurkeztutakoen profil orokorra: emakumea, 30 eta 39 urte artekoa, goi-mailako tituluduna, 3 hizkuntza-eskakizuna edo EGA duena eta Bizkaian bizi dena.
HIZKUNTZ ESKAKIZUNA
1. hizkuntza eskakizuna |
1.462 |
2. hizkuntza eskakizuna |
983 |
3. hizkuntza eskakizuna |
3.960 |
4. hizkuntza eskakizuna |
537 |
Ez dute hizkuntza-eskakizunik egiaztatu |
1.307 |
SEXUA
Emakumea |
5.824 |
Gizona |
2.277 |
Ez dute adierazi |
148 |
ADIN TARTEAK
60 urte baino gehiago |
5 |
50 eta 59 urte artean |
293 |
40 eta 49 urte artean |
1.781 |
30-39 urte |
3.400 |
20 - 29 urte bitartean |
2.770 |
BIZILEKUA
Bizkaia |
4.139 |
Gipuzkoa |
2.477 |
Araba |
1.396 |
Estatua |
212 |
Estatutik kanpo (Frantzia, Alemania, AEB, Erresuma Batua edo Suitza) |
16 |
Ez dute adierazi |
49 |
IVAP, ANTOLATZAILE
IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea arduratu da hautaketa-prozesua antolatzeaz; 150 lagunek baino gehiagok esku hartzen dute bertan: 9 epaimahai ebaluatzaileetako 4na kide, 114 laguntza azterketen garapena laguntzen, osasun-taldea, segurtasuna...
Horrez gain, garraio publikoko zerbitzu berezia antolatu da gaur larunbat eta bihar iganderako, izangaiak Barakaldoko BECera garaiz irits daitezen. Autobus eta metroaren konbinazioa izango dute horretarako Gasteiz eta Donostiatik.
ENPLEGU PUBLIKOAREKIKO KONPROMISOA
Hautaketa-prozesuaren bidez Eusko Jaurlaritzaren helburua da arinago eta eraginkortasun handiagoz egin ahal izatea Euskadiko Administrazio Orokorreko ordezkapenak eta, gainera, izangaien publizitate-, berdintasun-, meritu- eta gaitasun-printzipioak bermatzea. Horiek ez dira aurten deituko diren lan-poltsa bakarrak, Jaurlaritza bi poltsa gehiago deitzeko aukera lantzen ari baita.
Deialdi honen bidez, Jaurlaritzak lan-aukerak eman nahi dizkie langabezian dauden pertsona kalifikatuei eta bitarteko funtzionario edo aldi baterako langile gisa ordezkaritzak eginez beren egoera hobetu nahi dutenei.