Berriak Herrizaingoa
Eu

Herrizaingo sailburuaren adierazpenak Agurainen Ertzaintzaren aurkako erasoa dela eta

2010.eko ekainak 24

Molotov koktel-ak jaurti dituzte bart Agurainen (Araba) Ertzaintzaren herritarren arretarako bulegoaren kontra

Aresek erasoa gaitzesteko exigitu dio ezker abertzaleari eta Eusko Alkartasunari "beharrezkoak diren erabakiak" hartu beharko dituztela dio erasoa gaitzetsi ezean.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak Agurainen Ertzaintzaren aurka izandako erasoa gaitzesteko exijitu dio ezker abertzaleari, "bide politikoen aldeko apustua egin dutela sinesgarri izatea nahi badute". Erasoa gaitzetsi ezean, ezker abertzalearekin elkarlanerako akordioa sinatu berri duen Eusko Alkartasunari neurriak hartzeko ere eskatu dio.

Aresen ustez, "eraso honek agerian utzi du indarkeria terrorista mantentzearen aldeko jende asko dagoela Euskadin".

Ezker abertzaleari, berriz, ondoko mezua igorri dio Herrizaingo sailburuak: "Bide politikoen aldeko apustua egin dutela sinesgarri izatea nahi baldin badute, argi eta garbi gaitzetsi behar dute goizaldeko erasoa. Aukera ezin hobea dute orain joko demokratikoaren arauak errespetatzeko konpromisoa hartu dutela erakusteko", nabarmendu du.

Eusko Alkartasunarentzat ere izan ditu hitzak: "Abertzale erradikalek esan dutena betetzen ez badute, Eusko Alkartasunak beharrezkoak diren erabakiak hartu beharko ditu".

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rodolfo Ares