Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg

Zadorraren sistemaren jarraipenerako erakundeen arteko mahaiaren bilera

2015-02-25

Vitoria-Gasteiz 2015ko urtarrilaren 25a. Gaur arratsaldean, Uraren Euskal Agentziaren egoitzan bildu da Zadorraren sistemaren jarraipenerako erakundeen arteko mahaia. Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak, Iñigo Ansolak, egin ditu mahaiaren lehendakari lanak.  Mahai honetan erakunde hauetako ordezkariek parte hartzen dute: URA-Uraren Euskal Agentzia, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritza, Arabako Foru Aldundia, Eudel, Vitoria-Gasteizko Udala, AMVISA, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa eta Iberdrola.

Urtegien ur kantitatea ikusita eta hurrengo egunetarako azken iragarpen meteorologikoak kontuan izanda,  Zadorra Sistemaren jarraipenerako erakunde arteko mahaiak berriz biltzea erabaki du; Zadorraren sistemaren jarraipenean elkarlanean diharduten erakundeek sinatutako protokoloek adierazten dutenari jarraiki.

Azken bi egunetako egoera eta hurrengo egunetarako iragarpen meteorologiko eta hidrologiko eskasak aztertu ondoren, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari Ulibarriko urtegia 70 metro kubiko segundoko zabaltzeko proposamena egin zaio, eta hark neurria onartu du.

Erabaki hau mahaikide guztiek onartu dute, kontuan izanda: urtegi-sistema  metaturiko ur-kopurua, azken aurreikuspen hidrometeorologikoak eta orain arte jada pilatutako prezipitazio nabarmen altuak.

Mahaiak hurrengo egunetan estuki jarraituko ditu urtegi, euri jausi eta aurreikuspen hidrometerologikoak.

Aste honetan zehar hustuketa hauek mantendu behar izango dira. Zadorraren urtegien jarraipenerako mahaiak sistemaren eboluzioaren jarraipena egiten segituko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko