Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Tapiak bilera egin du Europako Batzordeko presidenteordearekin eta Euskadiko zenbait enpresekin Zamudioko teknologia-parkean

2015.eko otsailak 26

Europako Batzordeko presidenteorde Jyrki Katainen, Enpleguaren, Hazkundearen, Inbertsioen eta Lehiakortasunaren arduraduna, Zamudioko teknologia-parkean izan da bisitan, eta Arantxa Tapia sailburuarekin eta SPRIko, enpresa teknologikoen eta Euskadiko bestelako enpresetako ordezkariekin bildu da. Europan hazkundea eta enplegua sustatzeko Europar Batasunak sortutako 315.000 milioi euroko inbertsio plana aurkeztera etorri da Katainen Euskadira.

Europako Batzordeko presidenteordeak bertatik bertara ezagutu ditu Euskadiko enpresen zalantzak eta oztopoak gaur goizean enpresaburuekin egin duen bileran.  Katainenek, bestalde, Juncker plana izenekoa aurkeztu die. Duela gutxi Europako Batzordeak onartutako plana da, eta Europan hazkundea eta enplegua sortzea eta ekonomia suspertzea ditu helburu.  

Bileraren ondoren, Jyrki Katainenek eta Arantxa Tapiak Europako Batzordeak antolatu duen EBko inbertsio-planari buruzko «Herritarrekin solasaldia» izeneko ekitaldian hartu dute parte, Bilboko Euskalduna jauregian.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2015.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    [ComisionEuropea] Tapia mantiene una reunión con vicepresidente y empresas vascas en Parque Tecnológico de Zamudio ➡ http://t.co/57mvib7HiT

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jyrki Katainen, Vicepresidente de la Comisión Europea