Berriak Segurtasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak larrialdi-planaren "0" fasea aktibatu du, uholde-arriskua dela eta

2015.eko otsailak 25
Ibai-arroen egoeraren eta aurreikuspen meteorologikoen ondorioz
 
Ibai-arroen egungo egoeraren eta aurreikuspen meteorologikoen ondorioz, Euskadiko Babes Zibileko Planeko (LABI) "0" egoera aktibatu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
 
Egoera hori oraindik piztu ez diren baina aurkako aurreikuspen meteorologikoak dituzten larrialdietan aktibatzen da, hala ekintza-zerbitzuek eta -taldeek beharrezko babes-neurriak presta ditzaten.

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako esku-hartze eta babes zibileko zerbitzuek (Ertzaintzak, suhiltzaileak, udaltzainak, boluntarioen taldeak, eta abarrek) badute Euskadiko Babes Zibilaren Planaren ?0? egoeraren berri, baita Larrialdietako Planaren Batzorde Aholkulariko kideek ere (aldundiek, denboralearen eraginak jasan ditzaketen udalerrietako alkateek eta abarrek), gerta bailiteke ?1? egoera aktibatu behar izatea eta, hortaz, Krisi Mahaia formalizatu behar izatea.







Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko