Berriak Lehendakaritza

Euskal herritarrek egoera politikoaren balorazio ona egiten dute

2015.eko otsailak 25

Herritarren laurdenek (%25) diote Euskal Autonomia Erkidegoko egoera politikoa ona edo oso ona dela eta erdiek (%50) erdipurdikoa dela, Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen txosten baten arabera. Espainiako Estatuan herritarren %2k bakarrik diote egoera politikoa ona edo oso ona dela, %16k erdipurdikotzat jotzen dute eta %79k txarra edo oso txarra dela diote. 

Herritarrek Eusko Jaurlaritzaren lehentasunak babesten dituzte

Euskal herritarrek oso garrantzitsutzat jotzen dituzte Euskadirentzat Eusko Jaurlaritzaren jardueraren ardatzak: Ekonomiaren Berrindartzea (8,5eko garrantzia 0tik 10erako eskalan), Bakea eta Bizikidetza (8,4) eta Estatus Politiko Berria (6,8). Eusko Jaurlaritza hiru ardatz horietan egiten ari denaren balorazioa 5,5, 6,3 eta 5,4koa da hurrenez hurren.

Gehiengoak, %54k, uste du Eusko Jaurlaritzak asko edo nahikoa ezagutzen dituela herritarren beharrak; hala ere, badirudi oraindik ez dela bere ekimenak nahikoa azaltzen ari (%58).

Gobernuak oniritzia jaso du

Oro har, Eusko Jaurlaritzaren jarduerak 10en gaineko 5,7 puntuko balorazioa jaso du. Eusko Jaurlaritzak herritar gehienek esperotakoari erantzunez jarraitzen du, %65ek diote espero zuen bezala ari dela.

EAEko biztanleriak oniritzia eman die Eusko Jaurlaritzaren gestiorako gaitasun eta ezaugarriei: Zintzotasuna (5,9, 0tik 10erako eskalan), gestiorako gaitasuna (5,8), Euskadirako etorkizuneko egitasmo baten lidergoa izateko gaitasuna (5,5), akordioak lortzeko gaitasuna (5,3) eta herritarren arazoekiko hurbiltasuna (5,0).

Euskadiko arazoak konpontzeko Eusko Jaurlaritzak duen gaitasunari buruz galdetuta, herritarren %10ek uste dute arazoak konpontzen ari dela, %48k uste dute Eusko Jaurlaritzak badakiela zer egin behar duen baina denbora gehiago behar duela, eta %32k Eusko Jaurlaritzak ez dakiela Euskadiko arazoak nola konpondu.

Josu Erkoreka eta Juan Maria Aburto dira herritarrek gehien ezagutzen dituzten sailburuak (%76k eta %51k ezagutzen dituzte hurrenez hurren). Herritarrek sailburuen balorazio ona egin dute; 5,6ren inguruko puntuazioak lortu dituzte.

Oposizioko alderdietatik batek ere ez du herritarren oniritzia lortu; EH BILDUrena da baloraziorik onena (4,7) eta ondoren PSE-EErena (3,7). Balorazio okerragoak jaso dituzte UPDk (2,5) eta PPk (2,0).

3 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gestion_local
    2015.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [ESTUDIO SOCIOLOGICO] La ciudadanía vasca valora favorablemente la actual situación política ➡ http://t.co/67W5qG3uie #Comprom…

  • @gestion_local
    2015.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [ESTUDIO SOCIOLOGICO] La ciudadanía vasca valora favorablemente la actual situación política ➡ http://t.co/tnmeOelGbu #Compromi…

  • @Gob_eus
    2015.eko otsailak 26

    Comentario de Twitter:
    [ESTUDIO SOCIOLOGICO] La ciudadanía vasca valora favorablemente la actual situación política ➡ http://t.co/67W5qG3uie #CompromisoPersonas

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)