Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak 2014an lehiakortasun turistikoaren ziurtagiriak eskuratu dituzten 691 enpresa errekonozitu ditu

2015.eko otsailak 25
  • Arantxa Tapiak iazko emaitza turistiko bikainak nabarmendu ditu, eta enpresen zein erakundeen lana ipini ditu lorpen horren oinarrian.
  • Bi jomuga turistiko hauen lana lehendabizikoz aitortu dute: Arabako Errioxa eta Urola Kosta.

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak turismoaren sektoreko 700 enpresa inguruk egindako ahalegina errekonozitu du, sektorea lehiakortu izanagatik eta Euskadi kalitate handiagoko jomuga berritzaileago egiteagatik.

Arantxa Tapia izango du buru gaur arratsaldean Gasteizen egingo den ekitaldiak, eta sektore publiko zein pribatuko 300 ordezkari inguru elkartuko dira. Bertan, Jaurlaritzak lehiakortasun turistikoko programetan 2014an akreditatzea edo ziurtatzea lortu duten 691 enpresak eta bi jomuga turistikoak errekonozituko ditu, beren lehiakortasun turistikoa eta sektoreari ekarritako berrikuntza nabarmenduta.

Zehazki, kalitate turistikoaren Q programak, kalitateko jardunbide egokiak eta IKTen erabileran izandako jardunbide egokiak nabarmenduko dituzte.

Kalitate turistikoaren Q saria da alor honetako guztietan zaharrena. Sektoreari ematen zaion kalitate-ziurtagiri espezifikoa da Q saria. Bere helburua Euskadiko turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea da, kudeaketarako eta kalitatea ziurtatzeko sistema bat ezartzeko beharrezko erremintak emanda eta merkatuari jakinarazita. Euskadi erreferente da Estatuan kontu honetan, ziurtatutako establezimendu gehienetakoak hemen baitaude. 2014an guztira 40 enpresak eskuratu edo berritu du Q ziurtagiria.

Bestalde, 525 enpresak eta Euskadiko bi jomuga turistikok Kalitate Turistikoaren Sistemarekin konpromisoa berritu edota akreditatu dute, eta jardunbide egokiak ezarri dituzte beren lurralderako, jomugarako edota erakunderako. Jardunbide Egokien programa Q programa baino berriagoa da; 2006an ipini zen martxan, eta bere helburua jardunbide egokien arauak ezartzea eta haietako helburuak lortzea da.

Atal horretan, enpresak ez ezik, aurten jomugak ere ageri dira; guztiek ere errekozimendua eskuratu nahi zuten. Baita lortu ere: Estatuan ere saritu dituzte programa babesteagatik 183 jomugaren artean. Arabako Errioxa eta Urola Kosta dira, hain justu. Era berean, María Jiménezek egindako ahalegina aitortu du Eusko Jaurlaritzak. Arabako Errioxako kudeaketa-teknikaria da Jiménez, eta Estatu mailan ere saritu dute, beste 183 kudeaketa-teknikariren artetik.

Azkenik, gaurko ekitaldian 126 enpresak egindako ahalegina ere aitortuko dute: hain zuzen, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzen jardunbide egokiak baliatu izanagatik. Hiruretan berriena da. 2011n jaio zen turismo-enpresek teknologia berriak poliki-poliki ezartzeko oztopoak ezabatzeko xedearekin.

Hala, 2000. urtean Eusko Jaurlaritza, Basquetour-en bitartez, sektorean turismo-lehiakortasun programak lantzen hasi zenetik, 1.359 enpresak lortu dituzte ziurtagiriak: 339k IKTen Jardunbide Egokietan; 813k eta bi jomuga turistikok Kalitateko Jardunbide Egokietan, eta 207k, Kalitatearen Q-an.

Arantxa Tapiak ahalegin hau azpimarratu du Jaurlaritzak turismo sektorearen hazkundea, modu zainduan, bultzatzen jarraituko duenaren konpromisuarekin eta “Turismoaren Plan Estrategikoa 2020” planaren gidaritzapean. Plan honetan biltzen diren eta legealdiaren hasieran konpromisutzat hartutako ekimenen %80, honezkero, martxan jarri dira.

“Azaleratzen dagoen jomuga bat gara, 2014. urtea historikoa izan da, 2 milioi eta erdi bisitarirekin, eta gehiago hazi gaitezke. Baina ez edonola eta edozein preziotan”. Tapiarentzat “ Euskadi Basque Country jomuga eta industria bera indartzea eta finkatzea. Goi mailako kalitate sistemak, beharrezko formazioa eta berrikuntza barneratzen dituzten enpresek osotzen duten turismo sektore lehiakorrari laguntzea eta garatzea, lehentasuna da guretzat, horretan sinisten dugu eta horretaz harro gaude”.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko otsailak 27

    Esta noticia debería tener mayor repercusión en los medios de comunicación, ya que el esfuerzo que se hace por parte de las empresas en la mejora continua para dar cada vez un mejor servicio, es muy importante.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)