Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak Larrialdietako Plan Berezia aktibatu du alerta-fasean EAEn, uholde-arriskuak direla eta

2015.eko otsailak 24

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Larrialdietako Plan Berezia aktibatu du alerta-fasean uholde-arriskua dela eta, ibaien egungo egoera ikusi ostean eta kontuan izanik datozen orduetan ere euri ugari egingo duela.

Alerta faseak balizko larrialdi iragarpenei erantzuten die, gertatu ez diren arren, egoera eta bilakaera okerragatik, gerta daitezkeela iritzita. Normalean, iragarpen meteorologikoekin lotutako fenomeno naturalei lotuta egoten dira, edota urtegien funtzionamendu okerrarekin bestela.

Era horretan, aurreabisuko egoeran ipintzen da aholku-kontseilu bat. Alerta-maila igoz gero bakarrik deituko dute, eta Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta uholdeek eragin dezaketen udalerrietako alkateek osatzen dute, besteak beste, larrialdi-fasera igarotzea erabakiz gero.

Horrelakorik gertatuz gero, euri erruz egiteak eragindako ondorioak arintzeko lanak koordinatzeko egokitzat jotzen dituzten neurri guztiak hartzeko bilduko litzateke aholku-kontseilua.

Horretaz gain, larrialdiko eta babes zibileko zerbitzuak (Ertzaintza, suhiltzaileak, udaltzaingoak, borondate-taldea...) ohartarazita daude jada, uholdeak gerta daitezkeela aurreikusita.

Halaber, oso bereziki URA Ur Agentzia, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentzia eta foru-aldundiak arroetako arrisku handieneko guneen gaineko jarraipen intentsiboa egiten ari dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko