Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Euskal Administrazio Publikoko 9 lan poltsetakoaren batean sartzeko hautaketa probak hasiko dituzte gaur 8.249 lagunek

2015.eko otsailak 27
  • Gaur arratsaldeko 15:00etatik igandera arte (martxoak 1) egingo dituzte azterketak Barakaldoko BECen; IVAPek 159 lagun baino gehiagoko dispositibo bat prestatu du han.
  • Hauaketa-prozesua gaindituko dutenak lan poltsetan sartuko dira, aldi baterako lanak egiteko aukera izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta beraren Erakunde Autonomoetan, maiatzatik aurrera.
  • Hauxe da izangaien profil orokorra: emakumea, 30 eta 39 urte artekoa, goi-mailako tituluduna, 3 hizkuntza-eskakizuna edo EGA duena eta Bizkaian bizi dena.
  • Deialdi honen bidez Eusko Jaurlaritzak berriro ere erakutsi nahi du enplegu publiko, profesional eta kalitatezkoarekin duen konpromisoa, eta pertsona kalifikatuei enplegu-aukera bat eskaini nahi die.

Gaur arratsaldeko hiruretan hasiko dira lan kualifikatuko 9 poltsetakoren batean sartzeko hautaprobak. Horiek gainditzen dituztenek euskal administrazio publikoko lanpostu bat lortzeko aukera izango dute bitarteko funtzionario edo aldi baterako langile gisa. Lan kualifikatuko 9 poltsak maiatzerako prest egotea aurreikusten du Jaurlaritzak.

IVAPek antolatutako azterketak igandera arte egingo dira Barakaldoko BECen:

  • OSTIRALA, HILAK 27: berdintasun-arloko langile teknikoentzako azterketak.
  • LARUNBATA, HILAK 28: zuzenbide, arkitektura eta ekonomiako profesionalentzat zein Hizkuntza Normalizazio eta epidemiologiako espezialistentzako azterketak.
  • IGANDEA, HILAK 1: itzulpengintzako, adingabeen zentroetako hezkuntzako eta administrazioko goi-mailako kidegoko profesionalentzako azterketak.

Espezialitate horien azterketak 8.249 lagunek egingo dituzte. Administrazioko goi-mailako kidegoaren poltsan sartzeko azterketak egingo dituzte gehienek (3.022):

 

LAN POLTSAK

Administrazioko goi-mailako kidegoa (HE3)

3.022

Hizkuntza-normalizazioko teknikariak (HE4)

479

Zuzenbidea (HE3)

869

Itzultzaileak (HE4)

554

Arkitektura

919

Epidemiologoak (HE3)

353

Ekonomista (HE3)

305

Berdintasun-teknikaria (HE3)

234

Adingabeen zentroetako hezitzailea

1.514

GUZTIRA

8.249

 

IZANGAIEN PROFIL OROKORRA

Hauxe da lan-aukera honetan aurkeztutakoen profil orokorra: emakumea, 30 eta 39 urte artekoa, goi-mailako tituluduna, 3 hizkuntza-eskakizuna edo EGA duena eta Bizkaian bizi dena.

 

HIZKUNTZ ESKAKIZUNA

1. hizkuntza eskakizuna

1.462

2. hizkuntza eskakizuna

983

3. hizkuntza eskakizuna

3.960

4. hizkuntza eskakizuna

537

Ez dute hizkuntza-eskakizunik egiaztatu

1.307

 

SEXUA

Emakumea

5.824

Gizona

2.277

Ez dute adierazi

148

 

ADIN TARTEAK

60 urte baino gehiago

5

50 eta 59 urte artean

293

40 eta 49 urte artean

1.781

30-39 urte

3.400

20 - 29 urte bitartean

2.770

 

BIZILEKUA

Bizkaia

4.139

Gipuzkoa

2.477

Araba

1.396

Estatua

212

Estatutik kanpo (Frantzia, Alemania, AEB, Erresuma Batua edo Suitza)

 

16

Ez dute adierazi

49

 

IVAP, ANTOLATZAILE

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, IVAP, arduratu da hautaketa-prozesua antolatzeaz; 150 lagunek baino gehiagok esku hartzen dute bertan: 9 epaimahai ebaluatzaileetako 4na kide, 114 laguntza azterketen garapena laguntzen, osasun-taldea, segurtasuna...

Horrez gain, garraio publikoko zerbitzu berezia antolatu da larunbat eta igande goizeko lehen ordurako, izangaiak Barakaldoko BECera garaiz irits daitezen. Autobus eta metroaren konbinazioa izango dute horretarako Gasteiz eta Donostiatik.

ENPLEGU PUBLIKOAREKIKO KONPROMISOA

Hautaketa-prozesuaren bidez Eusko Jaurlaritzaren helburua da arinago eta eraginkortasun handiagoz egin ahal izatea Euskadiko Administrazio Orokorreko ordezkapenak eta, gainera, izangaien publizitate-, berdintasun-, meritu- eta gaitasun-printzipioak bermatzea.  Horiek ez dira aurten deituko diren lan-poltsa bakarrak, Jaurlaritza bi poltsa gehiago deitzeko aukera lantzen ari baita.

Deialdi honen bidez, Jaurlaritzak lan-aukerak eman nahi dizkie langabezian dauden pertsona kalifikatuei eta bitarteko funtzionario edo aldi baterako langile gisa ordezkaritzak eginez beren egoera hobetu nahi dutenei. 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Raulrael
    2015.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    Irekia - 8.249 personas comienzan hoy las pruebas de selección para optar a alguna de las 9... http://t.co/bbhcc0USsk

  • @BEC_Bilbao
    2015.eko otsailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [OPE] 8.249 personas comienzan pruebas de selección de 9 bolsas trabajo cualificado en http://t.co/MYLAQu5Fo5.Vascahttp://t.…

  • @Gob_eus
    2015.eko otsailak 27

    Comentario de Twitter:
    [OPE] 8.249 personas comienzan pruebas de selección de 9 bolsas trabajo cualificado en http://t.co/akAkyQ3uDc.Vascahttp://t.co/oXZaRoTK7l

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)