Berriak Ogasuna eta Finantzak
Eu

2014an BPGn eta enpleguan izandako gorakadak gainditu egin ditu Eusko Jaurlaritzaren Ogasun Sailak egindako aurreikuspenak

2015.eko otsailak 25

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren balorazioa

Hiruhilekoko Ekonomia Kontuak (EUSTAT)

2014ko laugarren hiruhilekoa

Euskadiko ekonomiak 2014ko laugarren hiruhilekoan eragindako Barne Produktu Gordina (BPG) %0,7 hazi zen, urteko hirugarren hiruhilekoan eragindakoaren aldean. Hiruhileko arteko hazkunde horrek, aurreko hiruhilekoenari lotuta, hazkundearen sendotzearen profila adierazten du (+%0,3 1. hiruhilekoan; +%0,4  2. hiruhilekoan, +%0,5 3. hiruhilekoan, eta +%0,7 urteko azken hiru hilabeteotan). 

Bilakaera horrek %1,9ko areagotzea ekarri zuen BPGren hazkundearen urte arteko tasan, 2014ko 4. hiruhilekoan. Tasa hori, era berean, hazkundearen sendotzea erakusten duen profila da (+%0,5 1. hiruhilekoan; +%0,9 2. hiruhilekoan; +%1,4 3. hiruhilekoan, eta +%1,9 urteko azken hiru hilabeteotan).

BPGren hiruhilekoen eta urteen arteko bilakaerak Ogasun eta Finantza Sailak argitaratutako aurreikuspenak berretsi, eta zenbait ehunekotan gainditzen ditu; horiek Euskadiko ekonomiaren hazkundea sendotzen ari dela adierazten dute.

Urteko batez bestekoari dagokionez, BPG %1,2 hazi da 2014an, eta ia osagai guztiek ekarpen positiboa izan dute.

Sektoreen alderdiari begira, nabarmentzekoa da sektore handi guztiek, eraikuntzak salbu, hazkundea bultzatu zutela 2014an. Era horretan, lehenengo sektorea %5,5 hazi zen; bigarren sektorea %1, eta zerbitzuen sektorea %1,5.

Azpimarratzekoa da, halaber, kanpoko sektoreak ekarpen positiboa egin diola hazkundeari, inportazioen kopuruak gora egin badu ere. Izan ere, dinamismo nabarmena izan da esportazioetan 2014an, eta, batez ere, urteko laugarren hiruhilekoan.

2014an, jardunaldi osoko enpleguaren urteko batez bestekoak %0,3 egin zuen gora. Tasa hori urteen arteko emaitzei begira urtean zehar izandako enpleguaren bilakaeraren emaitza da (-%0,5 1. hiruhilekoan; +%0,1 2. hiruhilekoan; +%0,5 3. hiruhilekoan, eta +%1 4. hiruhilekoan).

Hiruhilekoen arteko emaitzei dagokienez, jardunaldi osoko enplegua +%0,5 hazi zen 2014ko 4. hiruhilekoan. (-%0,1 1. hiruhilekoan; +%0,5 2. hiruhilekoan, eta +%0,1 3. hiruhilekoan).

Azken finean, ekonomia-kontuen datuak Euskadiko ekonomiaren hazkundeak izandako sendotzea baieztatzen ari dira.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2015.eko otsailak 25

    Comentario de Twitter:
    [#PIB y #Empleo] Sus crecimientos en 2014, mejoran las previsiones del Dep. de Hacienda y Finanzas de @Gob_eus ➡ http://t.co/1dtFltLYaP

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)