Berriak
Eu

URAk Donostian, Urumea ibaian, Martuteneko tartean, ur goraldiei aurre egiteko lanak esleitu berri ditu

2015.eko otsailak 24

URA-Uraren Euskal Agentziak esleitu berri du “Donostian, Urumea ibaian, Martuteneko tartean, ur-goraldiei aurre egiteko lanen” proiektu aldatuaren lanak 19.002.904,76 eurotan. Construcciones Moyua SL, Construcciones Muria SA, Hermanos Elortegui SA eta Altuna y Uria SA enpresek osatutako aldi baterako batura izango da lanok egingo dituena. Ingurumen eta Lurralde Politika sailburu Ana Oregik azaldu duenez “behin eraisketa lanak bukatu eta gero, lan hauek apirilean hasiko dira”

Oregiren ustez “lan horiek Martuteneko auzoan aldiro errepikatzen den uholde-arazoari irtenbidea emango diote. Arazo hori urteetan jasangarritasuna eta ibai-guneak kontuan hartu ez dituen hirigintza eredu baten ondorio dira”.

“Gogoratu behar dugu Euskadiko zati handi batean, eta zehazki Gipuzkoa aldean, arroak txikiak eta motzak direla, eta denbora gutxian jauzi handiak egiten dituztela. Osagarri horiek guztiak kontuan hartuta, euria nabarmen jausten denean ibaiak azkar hasten dira” gehitu du Oregi sailburuak.

Oregik aipatu duenez “Martutenen egingo diren lanak ekimen sorta bat da uholdeei aurre egiteko, bai auzoan bai uretan gora ur-laminaren maila jaitsi arazteko. 34 miloi euroko aurrekontua dute, eta 42 hilabeteko iraupena aurreikusten zaie.”

Lanok Martutene auzoan Urumea ibaia zabaldu eta bideratuko dute, eta 500 urteko itzultze aldiko ur-goraldiak ibilguan eustea ahalbidetuko dute. Egun dagoen egoerarekin alderatuta, ur-goraldiekiko segurtasun irabazia nabarmena da oso.

Lanok bi fasetan egingo dira: lehenengo fasea Martuteneko zubitik (bera barne) uretan gora, 30 hilabeteko iraupenarekin; bigarren fasea Martuteneko zubitik uretan behera GI-131 errepideko Lugañeneko zubiraino, 12 hilabeteko iraupenarekin.

Ibaiaren bideratze eta zabaltze lanok ibilguaren 1370 metrotan zehar egingo dira, ibai hondoa mantentzen saiatuz eta ibilgua 0,00 kotatik gora zabalduz. Lanen ondoren, ibilguaren zabalera gutxieneko 45 metro eta gehienezko 50 metro bitartean izango da.

Zabaltze eta bideratze lan hauekin batera, ibai ibilgua gurutzatzen duten azpiegiturak moldatu beharko dira: Martuteneko zubia, Pilar Auzoko oinezkoen pasabidea eta ibilguaren gainetik doan Añarberen ur hornidurarako 1000 mmtako hodi bat.

Lehentasuna duen ekimena

Oregik azpimarratu duenez “Urumean, Martutenen egingo diren zabaltze, bideratze eta ibaia zeharkatzen duten azpiegituren eguneratze lan hauek garrantzitsuak dira oso; EAEn Uholdeen kudeaketan egin daitezkeen ekimen artean garrantzitsuenetarikoak ziur aski. Hain zuen ere EAEn 100 Uholde Arrisku Handiko Eremua izendatu ziren, —gehienak kantauriar isurialdean—. Urumea eta lanok hartuko dituen Martuteneko eremua, EAEko ehun Uholde Arrisku Handiko Eremu horien artean dago”

Sailburuak gomendatu du “kontuan izan behar da ibaien errealitatea hiria egiteko orduan. aurreikusi eta saihestu egin behar dira erabilera kalteberak ibaiak haztean hartzen dituen eremuetan, eta dagoeneko uholde arazoak dituzten hiriguneak defendatu egin behar dira ibaiak ahal den gutxien eraldatuz eta ibaiaren ekosistema errespetatuz.”

Zabaltze, bideratze eta ibaia zeharkatzen duten azpiegituren eguneratze lan hauek beharrezkoak dira oso Donostian ur-goraldien aurrean segurtasuna handitze aldera. Bai Martutenen 500 urteko itzultze aldiko ur-goraldiak ibai ibilguan eutsiko dituelako, bai uretan gora ur-lamina nabarmen jaitsi araziko duelako, Urumea ibarrean zehar  segurtasuna zabalduz. Nahiz eta, tamalez, 0 arriskua ezin da bermatu, baina lanok nabarmen handituko dute segurtasuna Martutenen ibai aldamenean bizi diren auzokideentzat.

Irudiak

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @uraEJGV
    2015.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    URAk Eusko Jaurlaritzak, Urumean Martutenen, uholdeei aurre egiteko lanak esleitu dituzte. http://t.co/RQ3vAFIZJ9 http://t.co/UUm6VGRLvX

  • @uraEJGV
    2015.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    URA y Gobierno Vasco adjudican obras de defensa ante inundaciones del río Urumea en Martutene http://t.co/vT4YoYQ3C2 http://t.co/lOWsrSAvTh

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)