Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Kontrolerako osoko bilkura (2015/02/27)

2015.eko otsailak 27

Iñigo Urkullu lehendakariak eta bere Gobernuko sailburuek Legebiltzardieek egin dizkioten galdera eta interpelazioak erantzun dituzte. 

3. Galdera, Mikel Unzalu Hermosa Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Legebiltzarreko akordioek, Gobernuak errespetatu ditzan, bete behar dituzten baldintzei buruz.

Legebiltzarrak EiTBko zuzendari nagusi Maite Iturbe kargutik kentzeko hartutako erabakiaren inguruan, lehendakariak adierazi du akordio hori ez dela legea, eta, nahiz eta orientabide garrantzitsua dela aitortu, ez dela loteslea gogorarazi du. Urkulluk gaineratu du Jaurlaritzari dagokiola erakundearen egonkortasuna eta jarraitutasuna bermatzea, eta, horrenbestez, ez duela erakundea bururik gabe utziko.

Are gehiago, bere esanetan, kontuan izanik enplegu publikoko eskaintza errebokatzeko eskaerak ez zuela aurrera egin, ezta Iturbe administrazio-kontseilutik erretiratzekoak ere. Aldaketa hori, Urkulluren esanetan, abal bat da EiTBren Zuzendaritzarentzat 

4. Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Etika eta Jokabide Kodeak bere helburuak betetzearen gainean. 

Lehendakariak azaldu du Batzorde Etiko Publikoak Ángel Toña sailburuaren inguruan hartutako ebazpenak hiru ondorio azaltzen dituela: lehenik, Toña ez zegoela behartuta bere kasua Batzordeari aurkeztera; bigarrenik, lehendakaria jakinaren gainean ez jartzea ez dela Kode Etikoaren aurkakoa, eta, hirugarrenik, sailburuari gomendatzen diola Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren epaia errekurritzea. 

Lehendakariaren esanetan, Kode Etikoak kargu publikoak betetzen dituztenen osotasuna eta eredugarritasuna sustatzeko helburua du, eta horren adibiderik onena sailburuaren erabakia izan zela gaineratu du, hau da, kasua aurkeztea nahiz eta behartuta egon ez.

 5. Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izaten jarraitzeko gauza sentitzen den jakiteko 

Lehendakari postuan jarraitzeko bere burua gauza ikusten ote duen galdetutakoan, Urkulluk baiezkoa eman du. Gaineratu du Jaurlaritza gidatzen jarraituko duela, zehaztutako programa betez eta euskal gizartearekin hartutako konpromisoei eutsita. Ez da Maneiro legebiltzarkidearen eta lehendakariaren arteko iritzi-trukea. «Garrantzitsuena euskal gizartearen iritzia da», gaineratu du.  

7. Galdera, Natalia Rojo Solana Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, gazteen enpleguari dagokionez Eusko Jaurlaritzak 2020rako dituen erronkei buruz.

Lehendakariak esan du Jaurlaritzaren lehentasuna gazteen enplegua dela, Gobernu Programan jasota dagoen moduan. Urkuluk esan du Enplegu Planak gazteen enplegua sustatzeko neurri jakinak biltzen dituela, 85 milioi euroko zenbatekoarekin. Lehendakariak esan du plan honen inpaktua, aurreikuspenen arabera, gazteentzako 2.000 lanpostu sortzea dela eta 45.000 gazteren enplegagarritasuna hobetzea ere bai, trebakuntza dualarekin, lehen lan-esperientziarekin eta nazioarteko trebakuntzarako nazioarteko 500 bekarekin. 

9. Galdera, Diana Carolina Urrea Herrera EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Berdintasun Legeari buruz. 

Gizon-emakumeen arteko Berdintasun Legeak hamar urte egin dituenean, lehendakariak esan du ebaluazio bat egiteko garaia dela. Esparru honetan lana hobetzeko legea aztertu beharra dagoela gaineratu du. 

Bere esanetan, lege honek esparru publikoan aldaketak ekarri ditu (erakundeetan gizon-emakumeen arteko ordezkaritza parekatuagoa, esaterako), baina baita pribatuan ere. Edonola ere, Urkulluk adierazi du oraindik asko dagoela egiteko.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2015.eko otsailak 27

    Comentario de Twitter:
    [BIDEOA] Kontrolerako osoko bilkura (2015/02/27) ➡ http://t.co/L92LrXlhli #eusgara

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)