Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako obra-kontratua baimentzen duena, IES Hernani BHI (Gipuzkoa) eraikin berria bateratzeko eta urbanizatzeko lanak finantzatzeko. (2015-02-24(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko otsailak 24

LABURPENA

5,7 MILIOI EURO HERNANIN BIGARREN HEZKUNTZAKO ERAIKIN BERRIA EGITEKO

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, 5.722.194,61 euroko kontratu bat baimentzeko erabakia hartu du, Bigarren Hezkuntzako Hernani Institutuaren (Hernani BHI) eraikin berria egiteko, eta berau kokatuko den orubea urbanizatzeko.

Bigarren Hezkuntzako eraikin berria Hernaniko (Gipuzkoa) Santa Barbara auzoan lekutuko da, Institutuak egun dituen bi eraikinen ondoko orubean (Santa Barbara eta Agustin Iturriaga eraikinak). Orotara eraikitako 2.480 m izango ditu egoitzak erdisotoko solairuan, behe solairuan eta honen gainean eraikitako beste bi solairutan. Eraikin berriak 225 ikasle hartzeko gaitasuna izango du, eta bere instalazioen artean, hauek dira nabarmentzekoak:

- Gimnasioa, aldagela eta komunekin 480 m (erdisotoko solairuan)
- Jantokia, office eta behar dituen gelekin 275 m
- Erabilera anitzeko 9 gela
- Hezkuntza Beharrizan Berezietarako 3 gela
- 2 banaketa-gela
- Teknologia tailerra

Lan hauekin batera, kanpoko kirol-pistak eta harmailak ere estaliko dira, 1.056 m-ko aterpea eraikita. Eraikin berriak, sarrera-irteera zuzenak izango ditu erdisotoko solairutik kanpoko kirol gune honetara.

Eraikin berria amaitzean, Hernaniko Bigarren Hezkuntzako ikasleak Santa Barbara auzoko hiru eraikinetan banatuko dira, eta eraikin berri hau DBHko ikasleentzat izango da. Ikastetxe berriak, beraz, udalerri honetako Bigarren Hezkuntzako ikasleen hezkuntza-kalitatean hobekuntza ekarriko du.

Eraikin berria egiteko lanak nahiz urbanizazioari dagozkionak burutzeko 18 hilabeteko epea izango da. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak 2015eko uda baino lehen lan hauek esleitzea aurreikusten du.

2014-2015 ikasturte honetan Hernani BHIk 781 ikasle ditu Santa Barbara auzoko bi eraikinetan. Horietatik 590 DBH ikasten ari dira, eta gainerako 191 ikasleak berriz Batxilergoa. Baina horiez gain, Institutuak Hernaniko La Florida auzoan beste eraikin bat ere badu, Lanbide Heziketako zikloak burutzen ari diren 145 ikaslerekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau