Berriak Lehendakaritza

Ebazpena, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2015. urteko ekitaldian kanpoko euskal etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko diru-laguntzetara biltzeko deia egiten duena. (2015-02-24(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko otsailak 24

LABURPENA

EUSKAL ETXEAK DAUDEN TOKIETARA BIRA KULTURALAK EGITEKO DIRU-LAGUNTZAK

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur argi berdea eman dio euskal etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko diru-laguntza sorta bati.

Laguntza horien guztizkoa 40.000 eurokoa da eta diru-laguntza horietara biltzeko aukera izango dute Euskal Autonomia Erkidegoan egindako ekoizpen kulturalek, euskal etxeak dauden tokietan erakutsi nahi badute obra eta euskal etxeen gonbidapena jaso badute.

Diru-laguntzon bitartez, joan-etorriko txartela, osorik edo zati bat, ordainduko da. Diru-laguntza horiek eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da diru-laguntzon deialdia EHAAn argitaratzen denetik.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan