Berriak

Eusko Jaurlaritzaren oharra lehendakariak Etxerat-ekin izandako batzarraren ostean

2015-02-25

Gaurko batzarra Etxerat-ek 2014ko Urteko Balantzea Lehendakariari aurrez aurre emateko egin zuen bilera eskaeraren erantzuna izan da. Batzarra modu adeitsuan eta eraikitzailean egin da.

Bileraren edukia, preso daudenen senide diren Etxerat-eko kideen problematikaren ingurukoa izan da soilik, sakabanaketa politikaren ondorioz bereziki. Eusko Jaurlaritzak, ezagutza zuzena izan dezaten, Hitzeman eta Zuzen Bidean dokumentuak eman dizkie. Hala ere, sakabanaketa eta urruntze politikak presoen senideentzat dituen ondorioen alde humanitarioa aztertu dute bereziki.

Bileran hitz egindakoari jarraituz, Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza nagusiak Etxerat-ekin hartuemana izaten jarraituko du, Euskadin bizikidetza normalizatu batean sakontzeko lan esparruak aztertzeko. 

Bileran, Lehendakariaz gain Bake eta Bizikideratzako idazkari nagusi Jonan Fernandez eta Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernando egon dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)