Berriak
Eu

Kataluniako Kontsumo Agentziak Kontsumobide bisitatuko du gaur eta bihar horren funtzionamendua ezagutzeko eta kontsumitzaileak defendatzeko eta babesteko ekintzak elkarrekin garatzeko lankidetza hitzarmen baten oinarriak finkatzeko

2015.eko otsailak 23

Kontsumoko bi erakundeen arteko bigarren lan-bilera da, urrian beste bilera bat egin baitzuen Kontsumobidek Kataluniako Kontsumo Agentziarekin, Bartzelonako egoitzan.

Kontsumobideren 2014-2018 aldirako Plan Estrategikoaren barruan sartzen dira bilera horiek, aliantza sendoak lortzeko, betiere bere kontsumo-politikekin eta helburu estrategikoekin bat etorriz.

 

Kataluniako Kontsumo Agentziaren arduradunek Euskadi bisitatuko dute gaur eta bihar Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendaritza-taldearekin lan-bilerak egiteko, Gasteizko egoitzan. Agentziako zuzendari Alfons Conesa, zuzendariorde Albert Meliá eta zerbitzuetako arduradunak izan dira ordezkari katalanak; Kontsumobideren funtzionamendua eta zer lan egiten duen ezagutuko dute horiek bi egun hauetarako antolatutako lan-saioetan.

Lantaldeen bitartez esperientziak jakinaraziko dizkiote elkarri, eta Kontsumobidek kontsumoaren arloan garatzen dituen prozedurak eta lana ezagutu ahal izango dituzte Kataluniako ordezkariek.

Kontsumo-arloko bi erakunde hauek egindako bigarren bilera da. Lehenengoa Kataluniako Kontsumo Agentzian egin zuten, urrian; Kontsumobideko hainbat ordezkari joan ziren hara antolamendua ezagutzera eta etorkizunari begirako lankidetza-aukerak zehaztera.

Oraingoan, hitzordu honen bitartez, gure antolamendua ezagutzea eta esperientziak elkarri jakinaraztea ez ezik, asmoa da "Kataluniako Kontsumo Agentziaren eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren arteko lankidetza-hitzarmen baterako oinarriak finkatzea, kontsumitzaileen defentsa eta babeserako baterako ekintzak garatzeko", nabarmendu du Kontsumobideko zuzendari Elena Unzuetak.

Hori guztia Kontsumobideren 2014-2018 aldirako Kudeaketa Plan Estrategikoaren barruan jasota dago, garatu beharreko ekimen gisa hauxe ageri baita bertan: "garrantzi eta eskarmentu handieneko beste autonomia-erkidego batzuen lan-esperientziak ezagutzea, sakonago ezagutzeko lan-bisita teknikoen bitartez, bai eta kontsumoaren eta kontsumitzaile eta erabiltzaileak babestearen esparruan beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzeko aukerak aztertzea ere". Modu positiboan baloratu du Elena Unzuetak Kataluniako Kontsumo Agentziaren bisitaldia, bi erakundeen artean kontsumo-arloko lankidetza-hitzarmena lortzeko urrian hasitako lanari jarraipena eman baitzaio, era horretan Kontsumobideren 2014-2018rako Plan Estrategikoaren helburuetako bat betez; alegia: "aliantza-sare sendoa eta Kontsumobideren kontsumo-politikekin eta helburu estrategikoekin bat datorrena eratzea, eta aldi berean, ospea, irudia eta kanpo-proiekzioa" lortzea.

 

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailak 23

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)