Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzak 52,5 milioi euro bideratuko ditu familia eta lana uztartzeko eta gizarte-larrialdietarako laguntzetara

2015-02-24

Eusko Jaurlaritzak guztira 31,37 miloi euro bideratuko ditu familia eta lana uztartzeko neurriak sustatzeko egitasmoetara; zenbatekoa % 81,13 handitu da 2014koarekin alderatuta. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak gobernu-kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, halaber, 2015ean gizarte-larrialdietako egoeratara 22 milioi euro bideratuko direla ere azaldu du, 2014an baino milioi bat eta erdi gehiago, alegia.

Familia- eta lan-bizitza uztartzeko laguntzei buruzko dekretuari dagokionez, berriz, sailburuak hiru jarduera-ildo daudela azaldu du: Lehendabizikoa seme-alabak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu duten langileei bideratuta dago, bigarrena mendekotasun-egoeran edo osasun-egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu dutenei, eta, hirugarrena, azkenik, seme-alabak zaintzeko langileak kontratatu dituztenei.

Lan- eta familia-bizitza uztartzeko laguntzetarako 31,37 milioi euroko aurrekontuan 2014an erantzun gabe gelditu ziren eskaera-espediente guztiak ere jasota daudela adierazi du Toñak. Laguntzok 2015eko martxoan ematen hasiko dira.

Gizarte Larrialdiko Laguntzei dagokienez, gastu zehatz batzuei aurre egiteko izaera ekonomikoko prestazio ez-periodikoak direla azaldu du Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, eta esklusio-egoerak, pertsonalak zein sozial eta laboralak, arintzeko helburua dutela. Jaurlaritzak 22 milioi euro bideratuko ditu zeregin horretara. Udalak datorren astetik aurrera hasiko dira diru-laguntza hori eskuratzen, iaz baino hiru hilabete lehenago. 

Toñak, sailburu izendatu ondorengo lehen prentsaurrekoan, gobernuak seme-alaba bakoitzeko ematen dituen laguntzak ere aipatu ditu, datorren urtetik aurrera gurasoen errentaren arabera emango direnak. «Herritarren arrazoizko eskaera» bat da, eta Jaurlaritzak hori jaso du eta laguntza horiek emateko irizpideak aldatzeko dekretua prestatzen ari da. Hala, lehen seme-alabako laguntzek ez dute aldaketarik izango (400 eta 900 euro artean diru-sarreren arabera), baina bai hortik aurrerako baremoek, «errenta apalenak laguntzen» saiatzeko eta bigarren seme-alaba izan dezaten bultzatzeko. «Bikote askok bi seme-alaba dituzte baina ez dituzte izaten zailtasun ekonomikoagatik», azaldu du Toñak.

Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak ere hartu du parte prentsaurrekoan, eta Hirikori buruz izapidetzea onartutako kereilaz hitz egin du. «Hasiera-hasierako» fasean dagoela azaldu du Erkorekak eta printzipioz Jaurlaritzak ez duela asmorik akusazio gisa aurkezteko, baina ez dutela aukera hori baztertzen. 

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2015.02.24)

 

 

 

5 iruzkin
  • Argazkia Imanol Gomez
    2015-03-07
  • Argazkia Henar Sanz Manzanal
    2015-02-25

    Segun indican en la noticia se dedicaran 31.37 millones para la conciliacion familiar, y 22 millones para emergencia social...perdonen, pero no me salen los números, ya que, 31.37+22=53,37 millones, casi un millon de euros más de los 52.5 que indican.

  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2015-02-24

    Comentario de Twitter:
    [2] Acuerdo más relevante ➡ @Gob_eus destinará 52,5 millones a ayudas para conciliación familiar-emergencia social ➡ http://t.co/cpppwTbYip

  • Argazkia SN Robot
    @Gorabide
    2015-02-24

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco destinará 52,5 millones a ayudas para la conciliación familiar y de emergencia social. http://t.co/QHjxRPVK3f

  • Argazkia SN Robot
    @jonandertorres
    2015-02-24

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco destinará 52,5 millones a ayudas para la conciliación familiar y de emergencia social http://t.co/jics6qo3TW

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)