Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak 2015eko Lan Eskaintza Publikoa onartu du

2015.eko otsailak 23

Osakidetzako administrazio-kontseiluak 2015eko Lan Eskaintza Publiko berriaren izapideak onartu ditu gaur. 640 plaza berri aterako dira guztira lehiaketara. Txanda librean 320 plaza eta barneko sustapenerako beste 320 gehiago estaliko dituen prozedura berri hori beste urrats bat gehiago da Osasun Sailak eta Osakidetzak enplegu publikoa sortzeko eta egonkortzeko jada hasitako eta iragarritako bidean. 2015eko Lan Eskaintza Publiko honen deialdia 2014an jada hasitakoari gehitzen zaio; horrenbestez, 1.014 lanpostu berri eskainiko dira guztira.

Hasitako prozesu global horrek, 2016ko lan-eskaintza publikorako aukera zabalik uzten duenak, enplegu egonkor eta kalitatezkoarekin, baita zerbitzu-erakunde guztietan langile gazteak sartzearekin ere, Osasun Sailak eta Osakidetzak hartutako konpromisoa berresten du, ateak irekitzen baititu EAEko osasun publikoan lan egin nahi duten osasun-profesional gazteak sar daitezen.

Osasuneko sailburu eta Osakidetzako Administrazio Kontseiluko buru Jon Darpónen iritziz, lan-eskaintza publiko hori onartzea «aurrerapauso bat gehiago da Eusko Jaurlaritzak eta Sailak enplegu publikoarekin eta euskal gizartearekin oro har hartutako konpromisoan».

2015eko lan-eskaintza publikoaren deialdia onartuta, horren oinarriak diseinatzea eta finkatzea izango da hurrengo urratsa, eta horretarako, mahai sektorialean ordezkatuta dauden sindikatuekin negoziatzen jarraituko du Osakidetzak, antolamenduari eta gauzapenari dagozkien kontuetan, bereziki:  hau da, plazen kategoriak, berauen banaketa bai Lurraldeka bai Zerbitzu-Erakunderen arabera, gai-zerrenda, epaimahaiak, azterketa mota, azterketak egiteko egunak... Aurrikusitakoaren arabera, beraz, 8-10 aste bitarteko epean oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA)  argitaratzea espero da, hartara prozedura ofizialei hasiera emanez.

Halaber, Osakidetzako administrazio-kontseiluak alderdi sozialarekin negoziatzeko baimena eman dio Giza Baliabideen Zuzendaritzari, 2016ko Lan-Eskaintza Publiko bat hasi ahal izateko –zeinean hutsik dauden gainerako plazak eskainiko liratekeen, hots, 1.000 plaza berri gutxi gorabehera– eta  baita deialdi honi datorren urteko lehen hiruhilekoan baimena eman dakiokeen ere; hartara, legealdi honetan Osakidetzan deitutako Lan Eskaintza Publikoak 2.000 plaza ingurura heltzea ahalbidetuz.

 

 Vitoria-Gasteizen, 2015eko otsailaren 23an

 

 

 

 

 

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AndramariF
    2015.eko martxoak 03

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza aprueba la Oferta Pública de Empleo 2015 donde se incluye la categoría de auxiliar de enfermería http://t.co/jSADlIOQFW

  • @avascochilena
    2015.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [#OPE] #Osakidetza aprueba la Oferta Pública de Empleo 2015 ➡ http://t.co/67gGpxRErc #PertsonaHelburu

  • @VzqzPilar
    2015.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    [#OPE] Osakidetza aprueba la Oferta Pública de Empleo 2015 http://t.co/rQshrfbFYW

  • @joseba_perez
    2015.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @corzomv: Osakidetza aprueba la Oferta Pública de Empleo 2015

    http://t.co/uJZ5SOFLea

  • @AMAIAP456
    2015.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @KZguneaTIC: Osakidetza aprueba la Oferta Pública de Empleo 2015 http://t.co/L7X79XNGlu

  • @corzomv
    2015.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza aprueba la Oferta Pública de Empleo 2015

    http://t.co/uJZ5SOFLea

  • @KZguneaTIC
    2015.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza aprueba la Oferta Pública de Empleo 2015 http://t.co/L7X79XNGlu

  • @estigamboa
    2015.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#OPE] #Osakidetza aprueba la Oferta Pública de Empleo 2015 ➡ http://t.co/SQe8Pf9HdG #PertsonaHelburu

  • @Gob_eus
    2015.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    [#OPE] #Osakidetza aprueba la Oferta Pública de Empleo 2015 ➡ http://t.co/67gGpxRErc #PertsonaHelburu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)