Berriak Osasuna
Eu

Darponek boto gehien jaso dituzten herritarren 20 galderei erantzungo die zuzenean #DarponTopaketa –n

2015.eko martxoak 02

Azken egunetan herritarrek Twitter, Facebook eta YouTube bidez egin dizkioten galderak erantzungo ditu asteazkenean, 11:30etik aurrera

Osasuneko sailburu Jon Darponek azken egunetan herritarrek sare sozialen bidez egin eta boto gehien jaso dituzten 20 galderak erantzungo ditu. #DarponTopaketa ekimena Irekiako taldeak antolatu du. Ekimenaren helburua herritarrek osasun arlorekin dituzten zalantzak argitzea da.

Elkarrizketa zuzenean emango dute YouTube bidez, eta hedabide grafikoek topaketaren irudiak hartu ahal izango dituzte. Urkullu lehendakariak, Aburto, Beltrán de Heredia, Oregi eta Tapia sailburuek antzeko topaketetan hartu dute parte.

Hautaketa

Aukeraketa egiteko, Facebook-en “Atsegin dut”, iruzkin edo partekatu kopuru handienak edota Twitter-en birtxio edo gogoko kopuru handienak dituztenak erabili dira

Prozedura

Galderak egiteko epea otsailaren 20tik otsailaren 27ko gaua arte izan zen, eta bozkatzekoa, otsailaren 28tik martxoaren 1eko arratsaldera arte. Martxoaren 4an, sailburuak galderak erantzungo ditu eta YouTuben ikusi ahalko da elkarrizketa zuzenean. Emanaldiaren bideo osoa Irekian eta Irekiak Youtube-n duen kanalean argitaratuko da. Darpon sailburuak azaldutako moduetan boto gehien jaso dituzten hogei galderak erantzungo ditu. Zuzeneko emanaldian erantzungo ez dituen galderak Irekiaren webgunean erantzungo ditu, bai eta argitaratu ere, eta hedatu egingo dira Irekiaren sare sozialetako eta Eusko Jaurlaritzaren tresnetako erabiltzaileek ezagut ditzaten.

Galderen zerrenda osoa

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)