Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Aiz: “trenbide sare berriak aukera berriak eskaintzen dizkie Euskotreni eta ETS-ri”

2015.eko otsailak 24

 

  • Intercity zerbitzuen, jatorria edo jomuga Euskadiko Autonomia Erkidegotik kanpo duten zerbitzuen eta merkantzia zerbitzuen ustiapena 
  • Euskotren eta ETS, Euskal Trenbide Sare Berria martxan jartzearen aurrean 
  • Bilbon egiten ari diren Goi mailako Prestazioko trenbide lineen ustiapenaren azterketarako III. Jardunaldiak

 

Antonio Aiz Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuaren iritziz, “Euskal Y-a martxan jartzeak hainbat aukera eskaintzen dizkie Euskotren operadoreari eta ETS trenbide azpiegituren kudeatzaileari, Intercity zerbitzuak, jatorria edo jomuga gure Erkidegotik kanpo duten bidaiarien zerbitzuak, edo merkantzien zerbitzuak ustiatuz”.

Aizek, gaur asteartean hartu du parte Bilboko Euskalduna Jauregian egiten ari diren Goi mailako Prestazioko Trenbide Lineen Ustiapenaren Azterketarako III. Jardunaldietan. Bertan, mundu osoko garraio modu horretako arduradun nagusiak ari dira parte hartzen.

“Bidaiarientzako produktuetan eta zerbitzuetan, erkidego arteko Intercity zerbitzuetan eta Iruneraino zirkulatzeko aukeran, Erkidego barruko eta kanpoko zerbitzuetan, Euro-lurraldeko Aldirietan, adibidez, eta Distantzia Ertaineko eta Luzeko Erkidego kanpoko zerbitzuetan ari gara lanean”, azaldu du Antonio Aizek.

Trenbideko Merkantzia zerbitzuei dagokienez, Araban dauden Jundiz eta Arasur poligonoetaraino luza daitekeen Frantziak hasitako Calais/Baiona trenbideko Autopistaren garapena, Trenbide-portu garraioa eta OFP-a, garraio konbinatua eta Zerbitzu terminalak eta plataformak azpimarratu ditu Aizek

“Kide bakoitzak ongi definitutako operadore eta azpiegitura kudeatzaile lana egiten duten Euskotren-ETS multzoari dagokionez, abiadura handiko, lurralde mailako eta merkantzietako zerbitzuen errealitate berriari aurre egiteko aukera zabaltzen da, eta horrek, gure ikuspuntutik, erronka bikoitza dakar: antolakuntzari dagokiona, ETS-ren eta, batez ere Euskotrenen, egiturak egokitzeko, errealitate horretara egokitu behar diren enpresa gisa eta, bigarren tokian, operatiboa, trenbide sare berriaren eta haren loturen Ustiapenerako Plan bat izateko”, zehaztu du Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuak.

 

Garraio iraunkorra

Aizek adierazi duenez, “Euskadiko trenbide sare berria, garraio iraunkor sistemaren ardatz nagusi gisa, TEN-T-n definituta dagoen Atlantikoko trenbide igarobidearen parte eta haren Core network da, mugako linean, hegoaldetik datorren sarearekin izan behar duen bat egitean, zein Bilboko sarbidean, TEN-T-ek Portuari ematen dioten garrantzia dela eta. Lehentasunezko ardatzaren parte izanez Europa barruan duen izaeraz gain, Euskadi barruan garraioa egituratzen den modua ere eraldatu behar du”.

 “Euskal Y berria –gehitu du Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuak– Intercity zerbitzuen bitartez, Euskadiko barne mugikortasunaren ardatz nagusi bilakatu behar da, ez hiriburutik hiriburura soilik, baita gainerako moduei dagokienez ere, eta horretarako aukera ematen duten ibilbideetan, zerbitzu berri horiekin elkarrekintza bultzatu beharko da, eskaria sortuz, garraio eskaintza integratuaren barruan (kadentziako ordutegiak, erabilerraztasuna, txartel bakarra). Hori bai, ez gara pertsonen garraioan soilik zentratu behar, sare berriak, trafiko mistorako parametroekin eraiki denez, merkantzien trafikorako aukera berriak zabalduko baititu”.

 “Sare berriak, ohiko sarean ildoak libre uztea eragingo du, haren ahalmena handituz, eta hori zerbitzu berriak martxan jartzeko erabili ahal izango da”, gehitu du Antonio Aizek. Gaur egun, Eusko Jaurlaritza Garraio Iraunkorraren Plan Zuzendaria burutzen ari da.

 

Eskumenak

Eusko Jaurlaritzak, Gernikako Estatutuak adierazten duenez, EAE barruan aritzen diren trenbide zerbitzuen gaineko eskumenak ditu, zerbitzu horiek eskaintzen diren azpiegituraren titularitatea batena edo bestearena bada ere. “2014tik elkarrizketak ari dira egiten Sustapen Ministerioko Lurreko Garraio Zuzendaritzarekin, baina oraindik ez da berariaz landu abiadura handiko zerbitzuen gaia. Hala ere, ez dago zerbitzu horiek ADIF-en sare iberiarrean eta metro bateko zabalerakoan eskaini daitezkeen zerbitzuekin ez parekatzeko arrazoi juridikorik”, azaldu du Aizek.

Une honetan, zerbitzuei zein Interes Orokorreko Trenbide Sarearen parte den azpiegituraren transferentziei buruzko negoziazioei berriro ekiteko Garraio Sailburuak bidalitako gutunari Sustapen Ministerioak eman beharreko erantzunaren zain dago Lakua.

Euskotrenek eta ETS-k, bi enpresetako teknikariek osatutako diziplina anitzeko lan taldea eratu zuten iaz, Sare berriaren egituraketarako eszenatokiak eta 2020ko epe laburrean, 2030eko epe ertainean (“core network” RTE-T) eta 2050eko epe luzean (“conprehensive network” RTE-T) izan behar dituen loturak aztertzeko.

 “Helburua –gehitu du Aizek–, UIC-k bere aditu taldearekin aztertuko eta osatuko duen lanerako lehenbiziko dokumentua edukitzea da. Izan ere, Euskotren-ETS Lantaldeak egindako dokumentuan oinarrituz UIC-k bere ekarpenak egingo ditu, proposatutako zerbitzuen ezarpenerako erreferentziazko dokumentua osatzeko”.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila Sustapen Ministerioarekin negoziatzen ari da, Eusko Jaurlaritzak, EAE-tik oso-osorik ari diren trenbide zerbitzu guztien transferentzia bere gain har dezan

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Juliendelabaca
    2015.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    #Euskotren se voit comme beaucoup plus qu'un simple opérateur ferroviaire basque - http://t.co/HXMSX35DAO (ES) - @Aquitaineuskadi

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Barrón, Jean Pierre Loubinoux, Jean Coutou