Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Hezkuntza sailak irakasleei liburutegi eta museoetara sartzeko txartel bat emango die

2010.eko ekainak 23

Gaur banatzen hasiko den txartela euskal hezkuntza publikoko funtzionarioentzako izango da

Eusko Jaurlaritzak irakasleen izaera aktiboa sustatu nahi du beren etengabeko prestakuntza erraztuz. Ziurtagiria Donostiako Kutxagunea eta beste kultura edo zientzia esparru batzuetan txartelen jabeen irakaskuntza funtzioa identifikatzeko izango da.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak gaurtik aurrera euskal irakaskuntza publikoko irakasleei txartelak emango dizkie “irakasleak agintaritza publikoen menpeko liburutegi eta museoetara sar daitezen”.

Ziurtagiria Kutxagunea eta “beste kultura edo zientzia esparru batzuetan txartelen jabeen irakaskuntza funtzioa identifikatzeko” ere izango da. Kutxagunean “gure erkidegoaren kultura eta hezkuntza baliabide garrantzitsua” da eta eskola askok erabiltzen dute ikasturte osoan zehar. Horixe jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu den Isabel Celaák.

 

Ekimen hau Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak ekainaren 7an CC.OO eta UGT sindikatuekin irakasleen baldintzen inguruan sinatu zuen akordio baten ondoriozkoa da. Agiri horrek irakasleentzako txartel bat jaulkitzea barne hartzen du.

 

Sailburuak azaldu duenaren arabera, irakaslea eragile “berezi” bat da bere bizitza profesionalean etengabe eguneratu behar duelako. Esaterako, Celaák azaldu du 300 irakaslek baino gehiagok hizkuntza hobetzeko ikastaroetan parte hartuko dutela eta 400 baino gehiagok EHUren Udako Ikastaroetan parte hartuko dutela. Horrez gain, 18 irakasle uztailaren 25ean Genevara joango dira partikula-azelerazio zentroa ikustera eta arlo horretan prestatzera “gardentasun handiko bidaia berritzaile” batean. Horrela Eusko Jaurlaritzak irakaskuntza ez-unibertsitarioan zientzia eta ikerketa sustatu nahi du.

Hezkuntza sailburuak bere sailak eta Kutxak Suspertu hitzarmena daukatela gogorarazi du, hain zuzen ere, hitzarmen horren bidez, batxilergoko ikasleen artean berrikuntza zientifikoko proiektu bat gauzatu da partikulen fisikari buruz. “Gure ikasleak irakaskuntza ez-unibertsitariotik konektatu nahi ditugu zientzien eta fisikaren garapenarekin, batez ere, partikula-azeleratzailearen proiektua (SSBilbao) martxan dugula ikusita”, azaldu du.

Kutxaguneak irakasleen txartela onartuko du eta, ondorioz, txartelen jabeek beren sarreran hobaria izango dute. Celaáren hitzetan, irakasleen lana eskertzeko modu bat da, horrela irakaslearen irudi “bikaina” sustatu nahi dugu, hau da, eskolak hasi eta bukatu ostean, liburutegi, museo eta abarretan etengabeko prestakuntza jasotzen jarraitzen duena. Sailburuak esan du irakasleek txartel hau “behar” dutela eragile “aktibo” bat direlako.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Isabel Celaa