Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak Guda Zibileko euskal miliziano baten oroimen ekitaldian hartu du parte, bere gorpuzkiak Lemoako hobi aurkitu eta gero

2015.eko otsailak 21
  • Lemoatx mendiko hobi batean bere gorpuzkiak eta objektuak topatu ondoren, berauek sendiari eman dizkiete Eusko Jaurlaritzak eta Lemoako Udalak, tartean Eusko Jaurlaritzaren armarria duen gerriko-belarria.

Bizkaiko Lemoatx mendiko hobi batean aurkitutako Hilario Blanco Reguero euskal milizianoaren gorpuzkiak eta objektuak jaso dituzte gaur bere senideek Eusko Jaurlaritzaren eta Lemoako Udalaren eskutik. Ekitaldian Monika Hernando Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak, Saioa Elejabarrieta Lemoako alkateak, Paco Etxeberria Aranzadi Zientzia Elkarteko presidenteak eta Hilario Blanco-ren sendiak hartu dute parte.

Aranzadik egindako ikerketen arabera, Guda Zibileko borrokalari hau 1937ko ekainaren 3 eta 5a bitartean hilko zen, tropa frankistek Bilboko Burdin Hesira gerturatu nahian egindako kontraeraso batean. Hilario Blanco Reguero barakaldarra zen eta UGT-ren baitako 28. Batailoiko kide zen.

2014ko udazkenean, Lemoatx-ko lubakiak berreskuratzeko lanekin batera – bertan 1937an aurrez-aurreko garrantzitsuak izan baitziren- ipar magalean burdinezko objektu bat topatu zen lurzorutik sakonera gutxira. Euzko Gudarostearen gerrikoa zen hau. Ondoan aurkitu ziren gizonezko baten gorpuzkiak eta kartutxo-zorroak. 2014ko urriaren 26an ekin zitzaion hobitik ateratzeko eta berreskuratzeko lanei, eta ondoren gorpuzkien identifikazioari. Bertan topatu zen zenbakidun txapa Euskadiko Artxibo Historikoko informazioarekin gurutzatuz jakin ahal izan zen Hilario Blanco Reguero zela soldadua.

Lan hauek Aranzadi Zientzia Elkarteak egin ditu (Eusko Jaurlaritzarekin duen lankidetza hitzarmenaren barruan), Lemoatx 1937 elkartearen laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren eta Lemoako Udalaren bultzada instituzionalarekin.

Ekitaldian, Monika Hernando Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak Eusko Jaurlaritzaren armarridun gerrikoa eman dio Hilarioren arrebari eta sendiari eta Saioa Elejabarrietaren eskutik berriz bere identifikazio plaka eta gorpuzkiak jaso dituzte.

Hilario Blanco Reguero-ren oroimen eta aitorpen ekitaldia Eusko Jaurlaritzak eta Lemoako udalak antolatua izan da, Euskadiko Memoria Historikoa eraikitzeko euskal erakundeek duten betebeharrean, aitorpenaren, justiziaren, erreparazioaren eta berriro ez gertatzeko bermearen konpromisoari erantzun nahian.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @djjacomenorato
    2015.eko otsailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: El Gobierno Vasco participa en el acto de reconocimiento a un miliciano vasco de la Guerra Civil, cuyos restos ... htt…

  • @FernandezJonan
    2015.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco participa en el acto de reconocimiento a un miliciano vasco de la Guerra Civil, cuyos restos ... http://t.co/VJoFgs82m3

  • @FernandezJonan
    2015.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak Guda Zibileko euskal miliziano baten oroimen ekitaldian hartu du parte Lemoan http://t.co/KFBVH3Op78

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Saioa Elejabarrieta, alcaldesa de Lemoa, Paco Etxeberria, presidente de la Sociedad Aranzadi