Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Ikerbasqueko ikertzaileek 20 milioi inguruko fondoak erakartzea lortu zuten 2014an

2015.eko otsailak 20
  • Ikerbasquek  137 ikertzaile senior eta 44 ikertzaile gazte ekarri ditu Euskadira 31 herrialde baino gehiagotik. Hauek guztiak nazioarteko esperientzia bildu ondoren Euskadiko unibertsitate eta I+G zentroetan lanean dihardute
  • 2007. urtetik Ikerbasqueko ikertzaileek 80 milio euro inguru ekarri dute Euskadira eta 415 lanpostu sortzea ahalbideratu dute
  • IKERBASQUEko ikertzaileek kanpoko finantzaketa duten 305 proiektutan parte hartzen dute, eta horietako hamarrek zientzia-bikaintasuna sustatzen duen ERC erakunde europarraren laguntzak lortu dituzte
  • 2014an lortutako emaitzen haritik, IKERBASQUE munduko osoko talentu zientifikoen erakargunetzat kontsolidatu dela esan daiteke  

IKERBASQUEk argi utzi zuen 2014an, 2007an eratu zenez geroztik Zientziarako Euskal Fundazioak ikerketa zientifikoaren alde egindako apustuaren errentagarritasuna: Euskadiko unibertsitate eta I+G zentroetan lan egiteko mundu osoan erakarri dituen ikertzaileek ia 20 milioi euroko guztizko balioa duten fondoak lortu dituzte kanpoko finantzaketa duten proiektuetarako. Honela, lehiakortasunaren alorrean lortutako epe luzeko etekinarekin batera, frogatuta geratu da ikerkuntzan inbertitzeak berehalako itzulkinak lor ditzakeela sosetan Euskadirentzat.

Zehazkiago esanda, IKERBASQUEko ikertzaileek lortutako fondoen guztizko zenbatekoa 19.905.298 eurokoa izan da. Kanpoko finantzaketaz baliatu ziren 305 proiekturen artean, hamarrek ERCren bekak lortu zituzten. ERC (European Research Council, Europako Ikerkuntza Kontseilua) dugu kontinente zaharreko erakunderik ospetsuena, zientzia-bikaintasunean oinarritutako proiektuen sustapenari dagokionez. Era berean, Ikerbasqueko ikertzaileek 4 spin-off berri sortu dituzte. Spin-off-ek jakintza eta ikerkuntza enpresa mundura eramatea ahalbideratzen dute, prozesu produktiboetan aplikazioak lortzeko asmoz. 

2014ren amaieran, IKERBASQUEk kontratu mugagabea sinatua zuen 137 ikertzailerekin, eta hauen guztien artean, 848 artikulu kaleratu zituzten indexatutako argitalpenetan, hots, nazioarteko kualifikazio maila handiko hedabideetan. Batez beste, Zientziarako Euskal Fundazioak kontratatutako aditu bakoitzak 177.131 euroko fondoak lortu zituen iaz ikerketa zientifikorako beketatik edo bestelako laguntzetatik. 

IKERBASQUEk Euskadin ikerketa-lanak egiteko erakarri dituen pertsonak 31 herrialdetakoak dira, gehienak zientzia esperimentalen eta matematikaren alorrekoak (%48). %19 gizarte zientzietako edo humanitateetako adituak dira, %8 teknologia alorrekoak eta %7 medikuntza eta bizitza zientzien alorrekoak. Jatorriari dagokionez, gehienak espainiarrak dira (90), baina badira italiarrak (15), alemaniarrak (13), britainiarrak (7), EEBBetakoak (7), errusiarrak (6), kanadiarrak (5) ukrainiarrak (4) eta Europa, Amerika eta Asiako beste 23 herrialdetakoak ere. Gizonak dira nagusiki (%80), 45 urte inguruko batez besteko adinarekin.

Ikerbasqueko ikertzaile hauek munduko zentrorik ospetsuenetatik etorriak dira, MIT, Harvard, Oxford eta Stanfordeko unibertsitateak, CNRS edo Max Planck Elkartea tarteko direla.

Nabarmentzeko moduko lanak

Azken urtean IKERBASQUEko ikertzaileek garatutako lan eta argitalpenen artean, honako hauek nabarmen daitezke: 

  • Unibertsoaren mugaldean, izarren leherketa batek zulo beltzen sorrerari buruzko aztarnak ematen dizkigu, Duela 11. 000 urte gertatutako leherketa baten ondorioz lortutako datuek zulo beltzen sorreraren azalpena ahalbieratu dute. Javier Gorosabelek, Astrofisikaria eta UPV/EHU-ko (IAA/CSIC) Zientzia Planetarioen taldearen arduradunetako bat, Nature aldizkarian argitaratutako lan honetan hartu zuen parte. 
  • Irudi plataforma berri bat garatu du minbiziaren aurka nahi erara burrukatzeko. CSIC - UPV/EHU Biofisikarako Unitatean ari den Banafshe Larijanik,  irudi plataforma bat garatu du arrisku handiko gaixo onkologikoak hobeto identifikatu eta terapia espezifikoak diseinatzeko aukera emango duena. Ikerketa hau Erresuma Batuko eta Frantziako ikertzaileekin batera eraman zuen aurrera.
  • Neardentalen desagerpenaren kronologia. Errusiatik Espainiara arteko 40 aztarnategi arkeologikoko materialen zehaztasun handiko datazioak ezagutzera eman dute, neandertalak orain dela 40.000 urte inguru desagertu zirela Europatik. Baina gizaki modernoengandik berehalako ordezkatze bat burutu beharrean, prozesuak mosaiko biologiko eta kultural bat du oinarrian, hainbat mila urte iraun zuenak. UPV/EHUko Historiaurrea taldeko kidea den Maria Jose Iriarte nazioarteko ikerlari taldeko kidea da  eta ikerketaren emaitzak  The timing and spatiotemporal patterning of Neanderthal disappearance’ Nature aldizkarian argitaratu ziren.

Helburuko zentroa

Helburuko zentroei dagokienez, Ikerbasqueko 104 ikertzaile unibertsitateetan (EHU/UPV, Deustu eta Mondragon Unibertsitatea) lan egiten hasi dira. Gainerako 77k ikerketa zentroetan lanean dihardute, unibertsitate munduari lotutako BERC (Basque Excellence Research Centre) izeneko bikaintasunezko bederatzi ikerketa-zentroak tarteko direla. 

Hauxe da gaur egun indarrean dauden BERCen zerrenda osoa:

  • Achucarro – Basque Center for Neuroscience (Zamudio)
  • Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures (Zamudio)
  • Polymat – Basque Center for Macromolecular Design & Engineering (Donostia)
  • DIPC - Donostia International Physics Center (Donostia)
  • Materials Physics Center (Donostia)
  • Bizkaiko Biofisika Fundazioa (Leioa)
  • BC3 - Basque Centre of Climate Change (Bilbo)
  • BCAM - Basque Center for Applied Mathematics (Bilbo)
  • BCBL - Basque Center on Cognition, Brain and Language (Donostia)

IKERBASQUEk kontratatutako ikertzaileei harrera egiten dieten bederatzi bikaintasunezko zentro eta hiru unibertsitate (EHU/UPV, Deustu eta Mondragon) horiei Ikerketa Korporatiboko Zentroak (IKZ) gaineratu behar zaizkie: Biomagune (biomaterialeak), Microgune (mikroteknologia), Biogune (biozientziak) eta Nanogune (nanozientzia), bai eta osasungintza alorreko Biodonostia eta Biocruces ikerketa zentroak, CEIT-IK4 ikerketa teknikoetarako zentroa, -Tecnalia barne daudenikerketa-zentroak, Biof fundazioa (Osasun Sailaren menpekoa) eta Globernance (pentsamendu politikoaren ikerketa eta hedapen zentroa). Guztira, Euskadiko 23 unibertsitate eta ikerketa zentro profitatzen dira nazioarteko ikertzaileen erakarpenaz.

2014an lortutako emaitza hauen haritik, segurtasun osoz esan daiteke IKERBASQUE munduko osoko talentu zientifikoen erakargunetzat kontsolidatu dela. Fundazioaren Ebaluazio Batzordea Euskal Zientzia Sistematik kanpo dago, eta 31 herrialdetako 181 ikertzailek osatzen dute, ospe handiko zazpi katedradun eta ikertzaileren koordinaziopean. Eta Fundazioaren ScienceCareers web atariak zientziarekin zerikusia duten Euskadiko 65 erakunde baino gehiagoren enplegu eskaintzak biltzen ditu. 

IKERBASQUEri buruz 

IKERBASQUE, Eusko Jaurlaritzak abiarazitako ekimen baten emaitza da, duela zenbait urtez geroztik autonomia erkidegoko administrazioek, unibertsitateek eta enpresek zientzia-ikerketaren alde egindako apustua sendotzea helburu duena, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Planean jasota dagoen moduan. Euskadi I+G+b alorreko potentzia garrantzitsuenen artean kokatzeko ahalegin honetan, talentua erakartzea da Ikerbasqueren jardunaren oinarrizko ardatza.

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @VArechavala
    2015.eko martxoak 16

    Comentario de Twitter:
    El personal investigador de Ikerbasque lograron en 2014 atraer fondos por valor de casi 20 millones de euros http://t.co/cg5kbr3gZ1

  • @PGNalda
    2015.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @AchucarroNeuro: Se retornan 2 euros por cada euro de los impuestos vascos que financian Ikerbasque - Basque Foundation for... http://t.…

  • @izosgi
    2015.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @AchucarroNeuro: Se retornan 2 euros por cada euro de los impuestos vascos que financian Ikerbasque - Basque Foundation for... http://t.…

  • @AchucarroNeuro
    2015.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    Se retornan 2 euros por cada euro de los impuestos vascos que financian Ikerbasque - Basque Foundation for... http://t.co/KhMV48DRCX

  • @CyberEuskadi
    2015.eko otsailak 20

    Comentario de Twitter:
    "El personal investigador de Ikerbasque lograron en 2014 atraer fondos por valor de casi 20 millones de euros" http://t.co/g3Gkih7WFt

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Fernando Cossío, Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa