Berriak Osasuna

#DarponTopaketa: Osasuneko sailburu Jon Darponek gizarte-sareen bidez erantzungo die herritarrei

2015-02-20

Osasuneko sailburu Jon Darponek martxoaren 4an, erantzungo die herritarrek #DarponTopaketa ekimenaren barruan gizarte-sareen bidez egiten dizkioten galderei. Topaketa hori Gobernu Irekiko taldeak sustatu du herritarrek zehatzago ezagutu nahi dutelako sailburuari eta haren sailaren jarduera publikoari buruz interesatzen zaien informazio guztia.

Parte hartzeko bideak eta aukeratzeko metodoa (ezarritako epeetan):

1- Twitter bidez:

  • Galdetzeko, herritarrek tuitak argitaratu ahal izango dituzte, #DarponTopaketa hashtag-a erabiliz.
  • "Gogokoak" modura markatutako galderak eta retuit-ak hautatuko dira: puntu 1 ekintza horietako bakoitzeko.

2- Facebook bidez:

  • Herritarrek galderak egiteko aukera izango dute: Irekiaren Facebookeko horman, ekitaldiaren orriko horman edota ekimena zabaltzeko argitaratzen ditugun postetan iruzkinak eginda.
  • "Gustatzen zait" gehien lortzen dituzten iruzkinak edo partekatuak hautatuko dira: puntu 1 ekintza horietako bakoitzeko.

3- Youtube bidez:

  • Herritarrek "Iruzkinak" atalaren bidez galdetu ahal izango dute; izan ere, ekitaldi bat sortuko da sailburuaren elkarrizketa zuzenean emititzeko.
  • "Gustatzen zait" duten iruzkin guztiek puntu bat lortuko dute.

Parte hartzeko mekanismoak:

  • Herritarrek galderak egiteko epea: otsailaren 20tik otsailaren 27ko gaua arte.
  • Galderei herritarrek botoa emateko epea: otsailaren 28tik martxoaren 1eko arratsaldera arte.
  • 2an, berriz, galderak sailburuari bidaliko zaizkio.
  • Martxoaren 4an, sailburuak berak erantzungo die galderei jendaurrean, Youtubeko emisio zuzen baten bidez.
  • Emisioaren bideo osoa Irekian argitaratuko da, Irekiak Youtuben duen katean, hain zuzen.

Sailburuak erantzungo du

- Parte hartzeko arestian adierazitako bideak kontuan hartuta, herritarren botorik gehien lortzen duten 20 galderei erantzungo die sailburuak.

- Zuzeneko emisioan erantzuten ez diren galderak, berriz, Irekiko webean erantzun eta argitaratuko dira; horrez gain, Irekiak gizarte-sareetan dituen identitateen bidez zabalduko dira, baita Eusko Jaurlaritzak dituen gainerako identitateen bidez ere.

6 iruzkin
  • @oidpoidp
    2015-02-27

    Comentario de Twitter:
    El consejero de Salud, @jdarpon
    , responde a la ciudadanía en redes sociales @Irekia http://t.co/Xq95GkJXj3

  • @Nkn63
    2015-02-21

    Comentario de Twitter:
    RT @estigamboa: #DarponTopaketa: el consejero de Salud, Jon Darpon, responde a la ciudadanía en redes sociales http://t.co/ixVFTaQrr1 #news…

  • @IruneAndraca
    2015-02-21

    Comentario de Twitter:
    RT @estigamboa: #DarponTopaketa: el consejero de Salud, Jon Darpon, responde a la ciudadanía en redes sociales http://t.co/ixVFTaQrr1 #news…

  • @JaviTelez
    2015-02-21

    Comentario de Twitter:
    RT @estigamboa: #DarponTopaketa: el consejero de Salud, Jon Darpon, responde a la ciudadanía en redes sociales http://t.co/vrOMnaejLN #news…

  • @estigamboa
    2015-02-21

    Comentario de Twitter:
    #DarponTopaketa: el consejero de Salud, Jon Darpon, responde a la ciudadanía en redes sociales http://t.co/ixVFTaQrr1 #news #feedly

  • @neuroemotion
    2015-02-20

    Comentario de Twitter:
    Irekia - #DarponTopaketa: el consejero de Salud, Jon Darpon, responde a la ciudadanía en redes... http://t.co/qdyTlp4qgO

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)