Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Bidaiarien sarrerak %11 gehitu ziren Euskal AEn 2010eko maiatzean

2010.eko ekainak 22

Gaualdiak %11 handitu ziren 2009ko maiatzaren aldean

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak: 2010eko maiatzean, 202.236 erregistratu ziren, aurreko urteko hil berean baino 19.500 sarrera gehiago, %11ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %6 igo ziren Araban, %10 Gipuzkoan eta %13 Bizkaian.

Estatutiko bidaiarien sarrerek %8ko igoera izan dute eta atzerritik etorritakoenek %17koa. Estatutiko bidaiarien kopurua igo egin zen hiru herrialdeetan: Araban %2 hazi zen, Bizkaian %12 eta Gipuzkoan %4. Hiru lurraldeetara etorri da atzerritar gehiago: Gipuzkoara %19 gehiago, Arabara %21 gehiago eta Bizkaira %14 gehiago.

Estatutiko bidaiarien artean Madril, Galizia, Katalunia, Gaztela-Mantxa, Valentzia eta Kantabriatik etorritakoak ehuneko handiago batez ugaritu dira; jaitsi egin dira Andaluzia, Gaztela-Leon, Errioxa, Ceuta eta Melillatik etorritakoak. Atzerritarren kasuan, bidaiari gehiago etorri da Alemaniatik, Irlandatik, Italiatik, Portugaldik eta Erresuma Batutik, besteren artean; aitzitik, Finlandia, Suedia eta Japoniatik etorritakoen kopurua gutxitu egin da.

2010eko maiatzean erregistraturiko gaualdiak 370.443 dira, hau da, iazko maiatzaren aldean %11ko igoera, 36.600 gaualdi gehiago. Gaualdiek urte batetik bestera bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Araban %1, Gipuzkoan %5 eta Bizkaian %20.

Batez besteko egonaldiaren iraupenak bere horretan jarraitu du 2009ko maiatzaren aldean; bi kasuetan 1,83 egun Euskal AErako. Araban eta Gipuzkoan batez besteko egonaldia murriztu egin da eta handitu Bizkaian. Araban 2009ko maiatzeko 1,82 egunetik aurtengo 1,73 egunera; Gipuzkoan 2009ko maiatzeko 1,93tik aurtengo 1,84ra. Bizkaian handitu egin da, 2009ko 1,74tik 2010eko maiatzeko 1,85era.

Plazakako betetze-maila %2 igo da; 2010eko maiatzean %44,41 izan da. Igoera %10 izan da Bizkaian eta %1 Gipuzkoan; betetze-mailak, %44,93 Bizkaian eta %47,12 Gipuzkoan. Araban plazakako betetze-maila %14 jaitsi eta iazko maiatzeko %43,43tik aurtengo maiatzeko %37,24ra pasa da.

 

NEKAZALTURISMOA

Sarrerak %8 hazi eta gaualdiak %8 jaitsi dira Euskal AEn, 2009ko maiatzaren aldean

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetako bidaiari-sarrerak: 9.769 zenbatu ziren joan den maiatzean, aurreko urteko hil berean baino %8 gehiago eta hiru lurraldeetan gehitu dira. Gipuzkoan %2, Araban %7, eta Bizkaian %17. Estatuko bidaiariak %9 ugaritu dira Euskal AEn: %24 Bizkaian, %3 Gipuzkoan eta lehengoan (%0) Araban. Atzerritarren kopurua ez da aldatu Euskal AEn (%0); nabarmen jaitsi dira Bizkaian eta Gipuzkoan eta asko igo Araban, ehunekoetan.

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 21.377 izan dira maiatzean, 2009ko hil berean baino %8 gutxiago. Urte arteko hazkunde-tasak negatiboak izan ziren herrialde guztietan: Araban %2 jaitsi dira, Bizkaian %5 eta Gipuzkoan %13.

Bidaiariko batez besteko egonaldia murriztu egin zen Euskal AE osoan, 2009ko maiatzaren aldean: duela urtebete 2,56 egunekoa izan zen; azken maiatz honetan, 2,19koa. Urte arteko jaitsiera hori lurralde guztietan gertatu zen. Bizkaian %19 jaitsi da, 2009ko maiatzeko 2,55 egunetik aurtengo 2,07ra. Gipuzkoan 2009ko maiatzeko 2,74tik aurtengo 2,36ra. Araban 2009ko maiatzeko 2,21 egunetik aurtengo 2,03 egunera.

Plazakako betetze-maila %12 murriztu da, %20,06tik %17,61era; hiru lurraldeetan izandako jaitsierek eraginda: Araban %12 jaitsi da, Bizkaian %8 eta Gipuzkoan %15.

 

Euskal AEko hotel eta nekazalturismoko establezimenduak Hileko emaitzak

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Eustat