Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak Loiolako geltokiaren proiektua eman dio Donostiako Udalari

2015.eko otsailak 19
  • Informazio Azterlanera egokitzeko 
  • Almudena Ruiz de Angulo: «Lasarte-Hendaia linearen hobekuntzaren parte da»
  • Hiriko bidezubi batek Urbia kalea irekitzea ahalbidetuko du, eta horri esker 12.000 m2 hiri-espazio berri erabili ahal izango dituzte herritarrek

                                                                                     

Eusko Jaurlaritzak Loiolako geltoki berria eraikitzeko proiektua, VAUMM eta ANTA  aholkularitza-enpresa donostiarrek sinatua, igorri dio Donostiako Udalari, «Loiolako geltoki berriaren informazio-azterlan»era eta jendaurreko informazioaren aldian aurkeztutako alegazioetara egokitzen den egiazta dezan.

 

Garraio Azpiegituren zuzendari Almudena Ruiz de Angulok azaldutakoaren arabera, Donostiako Loiolako geltoki berriaren proiektua Lasarte-Hendaia linearen hobekuntza funtzionalerako Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak hasitako ekimenen barne dago eta salgaien garraioa sendotzeko xedea du, bidaiari-garraioarekin modu arrazionalizatuan bateragarri eginez. Zehazki, Loiolako geltokiaren eta zubi berriaren zatian hiriko bidezubi bat gauzatuko da, eta horri esker, ireki egingo da Urbia kalea; gutxi gorabehera 12.000 m2 hiri-espazio berri lortuko dira horrela herritarrek erabili ahal izan ditzaten.

 

Irudi orokorra

Eusko Jaurlaritzaren proiektuak egungo geltokia bidezubiko trenbide bikoitzeko geltoki berri batez, Martuteneko errepidearen gainean, ordezteko lanak zehazten eta eraikitzeko baloratzen ditu, bai eta Urbia kalean oraingo ezponda ordeztuko duen bidezubi baten eraikuntza ere, ANTA ingeniaritza zibila enpresak diseinatuta.

 

Almudena Ruiz de Algulok honela azaldu du: «Lasarte-Hendaia linearen Loiola-Herrera zatiaren kontratua dela eta gauzatzen ari diren lanen jarduera osagarria da, eta horiekin elkarlanean egin beharrekoa, ETSko linearen ustiapen-erregimena ez baita inola ere eraginda gertatu behar. Hartarako, behin-behineko geltokiaren ekipamendua abian jarri da jada, “topo”ko bidaiariak har ditzan azpiegitura berria eraiki bitartean».

 

«Halaber, –gehitu du Azpiegituretako zuzendariak– bidezubiaren azpiko lurrak urbanizatzea aurreikusita dago, oinezko eta bideetarako espazio berria sortuta, baita egindako desbideratzeek eragindako eremuak ere. Donostiako Udaleko zerbitzu teknikoek egiaztatu beharko dituzte urbanizazioari eta ingurune urbanizatuekiko elkarguneei buruzko erabakiak (horiek proposamen eraikigarria da dokumentu hau), eta xede horrekin bidali da proiektua».

 

Proiektuak arreta berezia jartzen du Loiolako auzoko bizilagunen, batez ere Zubiondo kalean trenbidearen paraleloan dauden eraikinetan bizi direnen, behar historikoei erantzuteko, iragazkortasun handiagoa eskatzen baitzuten bizilagun horiek Lasarte-Hendaia lineako tren-korridorean. Proiektu honetan garatutako lehiaketa-proposamenak geltoki berria Loiolako zeharbidearen gaineko bidezubian eraikitzea proposatzen zuen, sarbide nagusia Urbia kalaren paraleloan sortutako oinezkoentzako esparru berritik eginda.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko