Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Eusko Jaurlaritzako kartografia eta mapa ofizialetarako geoEuskadi web-atarian sartzeko aukera telefono mugikor eta tabletetatik

2015.eko otsailak 19
  • Lete: «Bat-batean eta doan erabil daiteke bulegoko lanetatik zein aire zabaleko jarduera profesionaletatik»

 

Eusko Jaurlaritzako kartografia eta mapa ofizialak aurkitzeko eta ikusteko geoEuskadi web-atariaren bidez, halaber, informazio horretara gailu mugikor eta tabletetatik jo ahal izango dugu, guztiz doan eta azkar. Horri esker, bulegoko lanetatik zein obran bertan egindako lanbide-, kirol- edo ikerketa-jardueretatik erabili ahal izango dugu.

 

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren zuzendari Elena Letek EAEko administrazioko aditu eta profesional talde bati azaldutakoaren arabera, «geoEuskadi.net atariaren bitartez dagoen azken aireko ortoargazkia, kartografia ofiziala eta hamaika informazio sektorial lor daitezke (besteak beste, toponimia ofiziala, uholde-arriskuen mapak, kale-izendegia edo babestutako naturaguneen mugapena». Distantziak eta azalerak neurtzeko eta koordenatuak eta altitudeak Eusko Jaurlaritzako kartografia ofizialaren zehaztasunez eta bermeez ateratzeko ere balio du.

 

Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren zuzendari Elena Letek honela zehaztu ditu haren nondik norakoak: «Eusko Jaurlaritzaren kartografia eta mapa ofizialak aurkitzeko eta ikusteko web-ataria da geoEuskadi. Besteak beste, dagoen azken aireko ortoargazkia, kartografia ofiziala eta hamaika informazio sektorial lor daitezke horren bidez (hala nola toponimia ofiziala, uholde-arriskuen mapak, kale-izendegia edo babestutako naturaguneen mugapena). Distantziak eta azalerak neurtzeko eta koordenatuak eta altitudeak Eusko Jaurlaritzako kartografia ofizialaren zehaztasunez eta bermeez ateratzeko ere balio du».

 

«Informazio geografiko publikoa modu erraz eta eraginkorrean eskura dadin sustatzea da geoEuskadi web-atariaren helburu nagusietako bat, enpresek zein partikularrek berriro erabili ahal izan dezaten, eta xede partikularrez nahiz balio erantsia eta negozio-aukerak sortzen dituzten produktuak sortu edo eskaintzeko baliatu ahal izan dezaten. Hori guztia modu libre, elkarreragingarri eta doakoan».

 

INFORMAZIO GEHIAGO IREKIAN

 

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JGorbena
    2015.eko otsailak 19

    Comentario de Twitter:
    “geoEuskadi”, portal web para cartografía y mapas oficiales del Gobierno Vasco, accesible desde teléfonos móvil... http://t.co/3zRnF0yhCN