Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak inbertsioak erakartzeko estrategia aurkeztuko dio Madrilgo gorputz diplomatikoari

2015.eko otsailak 19

SPRIko eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako arduradunek bilera informatibo bat egin dute gaur goizean Madrilen hainbat herrialdeetako enbaxadetako ordezkariekin, Invest in the Basque Country estrategia aurkezteko.

Bilera, Euskadik Madrilen duen Ordezkaritzan izan da  eta bertan parte hartu dute parte: Iñaki Tellecheak eta Marian Ibarrondok, ekimen horren arduradun eta SPRI taldeko ordezkariek; Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako zuzendariak; eta AEBetako, Argentinako, Txileko, Alemaniako, Frantziako, Txinako, Brasilgo eta Mexikoko enbaxadetako arduradun ekonomiko eta komertzialek.

“Invest in the Basque Country” izenburupean antolatu den bilera informatibo horrek  balio izan du gorputz diplomatikoko kideei Euskadin Inbertsioak erakartzeko Erakarpen Estrategia aurkezteko. Euskadik, izan ere  Estatuko industria-kontzentraziorik handienetakoa du, kalitate maila altua eta Europako hegoaldeko eraginkortasun polo bat da, atzerriko inbertsiorako erakargarriena  dena eta gure enpresa sarean aberastasuna sortuko duten inbertsioak erakartzea helburu duena.  

 Eusko Jaurlaritzaren arduradunek eta gorputz diplomatikoaren ordezkariek hainbat bilera izan ohi dituzte Madrilen, legegintzaldi honetarako gobernuak dituen plan eta ekimen estrategikoak ezagutzera emateko; eta gaur izandako bilera ere horietako bat izan da.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CyberEuskadi
    2015.eko otsailak 19

    Comentario de Twitter:
    "El Gobierno Vasco presenta al cuerpo consular en Madrid su estrategia de atracción de inversiones a Euskadi" http://t.co/uo19L19EuB

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)