Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Eusko Jaurlaritzaren adierazpen instituzionala Fernando Buesa eta José Ramón Recalde Díez oroitzeko, aitortzeko, omentzeko eta esker ona adierazteko

2015.eko otsailak 20

Eusko Jaurlaritzaren adierazpen instituzionala Fernando Buesa Blanco jauna, Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea eta sailburua, eta José Ramón Recalde Díez jauna, Eusko Jaurlaritzako sailburua, oroitzeko, aitortzeko, omentzeko eta esker ona adierazteko, ETAren atentatu terrorista baten biktima zuzenak izan ziren eta.

Oroitzeko

2015eko otsailaren 22an hamabost urte beteko dira, Fernando Buesa Blanco jaunari eta bere eskolta Jorge Diaz Elorza jaunari, 26 urteko ertzain gazteari, ETAk bizia moztu ziela atentatu terrorista batean.

Fernando Buesak 53 urte zituen hil zutenean. Ezkondua eta bi alaben eta seme baten aita zen. Batik bat Alderdi Sozialistari lotutako ibilbide politiko luzea izan zuen. Lehendakariordea eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua izan zen 1991tik eta 1995era bitartean. 

Irailaren 14an ere hamabost urte beteko dira ETAk egindako atentatu batek José Ramón Recalde Diez jauna larri zauritu zuela 70 urte zituenean. Aurretik, Lagun liburu dendak, familiaren dendak, indarkeria erasoak jasan zituen behin eta berriro. Jose Ramón Recalde ere sozialista zen eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko burua izan zen 1988-1991 urte bitartean; eta Justizia sailburua, 1991-1995 bitartean.

Eusko Jaurlaritzak, Jorge Díez Elorza ertzaina ere gogoan edukiz, memoria egin nahi du, omenaldia egin nahi die eta errekonozimendu solemnea eta instituzionala eskaini nahi die bi pertsona horiei Jaurlaritzaren sailburuak eta erakunde honen kide ospetsuak izan direlako. Beraiekin, terrorismoaren adiera guztien biktima guztiak gogoratu nahi ditugu (erailak, bahituak, mehatxatuak, estortsionatuak edota jazarriak), biktima horiek ez zuten inoiz gertatu behar eta.

Aitortzeko

Fernando Buesa Blanco ez zuten inoiz erail behar. Jose Ramón Recalde Díez ez zuten inoiz larri zauritu behar. Inoiz ez zuten gertatu behar atentatu horiek, ez besteak. Ez dago justifikaziorik. Guztiz bidegabea izan zen. Egitura ideologiko anker baten babesean egindako krimenak dira, alegia, bestela pentsatzen duena hiltzea helburu politikoak lortzeko legezko bidea dela pentsatzea.

Hori egin zutenek eta hori egitea zilegi zela uste zutenek, zor politiko bat dute gizartearekin: pentsamolde horren zitalkeria  eta pentsamolde horrek eragin zuen bidegabekeria aitortzea. Eragindako kaltea gizarte osora zabaltzen da, baina Fernando eta Jose Ramonen familiei eta horien alderdi politikoari –Euskadiko Alderdi Sozialistari, alegia– eragindako oinaze neurrigabe, erabateko eta atzeraezinean biltzen da. 

Bide baketsu eta demokratikoak soilik erabiltzeko konpromisoaren aldeko politika defendatzen emandako denbora eta irmotasunak gauza bakoitza bere lekuan jarri dute. Ez dago inolako zalantzarik. Akatsa ez zegoen sistema demokratikoaren itzaletan; aitzitik, terrorismoa sistematikoki erabiltzea bultzatu eta babestu zuen dogmatismoaren ustezko “garbitasunean” zegoen akatsa. 

Zenbait talde eta pertsonek pentsatu izan dute uste sendo bat defendatzeak giza duintasunak baino balio handiagoa zuela eta horrek eragin zituen terrorismoa, edozein adieratan, indarkeria eta giza eskubideen urraketak. Etorkizunean, ez kausa politikorik edo arrazoi partidariorik, ez bestelako uste osorik edo ziurtasunik ez da jarriko, inoiz ere, balio absolutu bat izango balira bezala, giza eskubideen, pertsonaren eta bizitzaren balioaren gainetik.

Omentzeko

Kide bat hiltzea edo zauritzea, edota mehatxatzea, estortsionatzea zein jazartzea ere, beti da ankerkeria bat. Inor ez da nor inoren bizitzeko eskubidearen ez eta duintasunaren aurka egiteko. Ekitaldi honetan, atentatuen biktima zuzenak izan ziren Eusko Jaurlaritzako kideak bereziki gogoratu nahi ditugu. Terrorismoak bi pertsona on eraso zituen. Bi pertsonok beraien idealak eta uste sendoak defendatzeagatik zuten onena eman zuten Herriaren alde, guztion onerako eta guztion interesen alde. Bi pertsona horien konpromiso demokratikoak frankismoaren kontrako borrokan zituen sustraiak.

Fernandok eta Jose Ramonek ezinbesteko ibilbide bat eta konpromiso osoko biografia politiko bat egin zuten, iraun duena. Fernandoren hilketak Fernando Buesa Fundazioa sortzea ekarri zuen, terrorismoari zilegitasuna kentzeko eta bakearen hezkuntzaren alde lan egiteko. Jose Ramonen aurkako atentatuak ez zuen eten askatasun, aniztasun eta demokrazia defendatzea berak; aitzitik, areagotu eta indartu egin zuen defentsa hori.

Gure aitorpena eta omenaldia merezi dute.

Esker ona

Adierazpen Instituzional honen bitartez, Eusko Jaurlaritzak bere adiskidetasun eta elkartasun guztia adierazi eta helarazi nahi die bi familiei. Adierazi nahi du modu autokritikoan begiratu nahi dugula atzera. Erakundeok eta indar politikook hausnarketa kritikoa partekatu behar dugu egin ez denari buruz, edo modu isilean egin denari buruz, edo berandu egin denari buruz; edo banatu gaituenari buruz bene-benetan batzen gaituenaren aurrean; izan ere, indarkeria arbuiatzeak eta biktimei elkartasuna adierazteak batzen gaitu.

Gaur, jendaurrean adierazi nahi diegu gure esker on zintzo eta sakonena Fernando Buesari, Jose Ramon Recalderi eta bien familiei. Eskerrak eman nahi dizkiegu atentatua jasan aurretik egin zutenagatik eta jasan ondoren egin dutenarengatik eta egiten utzi dutenarengatik. 

 

Jaurlaritzaren Kontseiluak eskerrak eman nahi dizkie euskal gizartearen izenean Fernando Buesari eta Jose Ramon Recalderi Jaurlaritzari eta gizarte honen eraikuntza demokratikoari egindako ekarpenengatik. Horien konpromisoa bizikidetza demokratikoaren hazia izan da. 

17 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @djjacomenorato
    2015.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: Eusko Jaurlaritzaren adierazpen instituzionala Fernando Buesa eta José Ramón Recalde Díez oroitzeko http://t.co/ZkkU1UN

  • @oskar_getxo
    2015.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Declaración Institucional en recuerdo, reconocimiento y agradecimiento a Fernando Buesa y José Ramón Recalde http://t.co/fRtp

  • @anamarti4
    2015.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Declaración Institucional en recuerdo, reconocimiento y agradecimiento a Fernando Buesa y José Ramón Recalde http://t.co/fRtp

  • @josebaorm
    2015.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    «Matar o herir a un semejante, incluso amenazar, extorsionar o acosar, es siempre una crueldad.» http://t.co/N5l1Pj07KY

  • @manuayerdi
    2015.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Declaración Institucional en recuerdo, reconocimiento y agradecimiento a Fernando Buesa y José Ramón Recalde http://t.co/fRtp

  • @FernandezJonan
    2015.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzaren adierazpen instituzionala Fernando Buesa eta José Ramón Recalde Díez oroitzeko http://t.co/ZkkU1UNnl1

  • @FernandezJonan
    2015.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    Declaración Institucional en recuerdo, reconocimiento, homenaje y agradecimiento Fernando Buesa y José Ramón Rec... http://t.co/hGOAhKyqVQ

  • @djjacomenorato
    2015.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    Declaración Institucional en recuerdo, reconocimiento, homenaje y agradecimiento F Buesa y J R Recalde “@jdarpon: http://t.co/4lgQyXsupP

  • @jerkoreka
    2015.eko otsailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Declaración Institucional en recuerdo, reconocimiento y agradecimiento a Fernando Buesa y José Ramón Recalde http://t.co/fRtp

  • @MontanaELAnchia
    2015.eko otsailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Declaración Institucional en recuerdo, reconocimiento y agradecimiento a Fernando Buesa y José Ramón Recalde http://t.co/fRtp

  • @GPdMG
    2015.eko otsailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Declaración Institucional en recuerdo, reconocimiento y agradecimiento a Fernando Buesa y José Ramón Recalde http://t.co/fRtp

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko otsailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Declaración Institucional en recuerdo, reconocimiento y agradecimiento a Fernando Buesa y José Ramón Recalde http://t.co/fRtp

  • @djjacomenorato
    2015.eko otsailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Declaración Institucional en recuerdo, reconocimiento y agradecimiento a Fernando Buesa y José Ramón Recalde http://t.co/fRtp

  • @jdarpon
    2015.eko otsailak 20
  • @jescoin
    2015.eko otsailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Declaración Institucional en recuerdo, reconocimiento y agradecimiento a Fernando Buesa y José Ramón Recalde http://t.co/fRtp

  • @Fundacion_Buesa
    2015.eko otsailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Declaración Institucional en recuerdo, reconocimiento y agradecimiento a Fernando Buesa y José Ramón Recalde http://t.co/fRtp

  • @iurkullu
    2015.eko otsailak 20

    Comentario de Twitter:
    Declaración Institucional en recuerdo, reconocimiento y agradecimiento a Fernando Buesa y José Ramón Recalde http://t.co/fRtpPdyRrD

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)