Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Lehendakariak Gipuzkoarako azken belaunaldiko Erresonantzia Magnetikoaren ekipamendu berria bisitatu du

2015.eko otsailak 20
  • Osateken bidez lortutako erresonantzia magnetikoko makina berria Donostiako Unibertsitate Ospitalean kokatuko da
  • Kalitate hobeko irudiak eta azkartasun handiagoa eskaintzen ditu eta Osakidetzako profesionalei patologien detekzio goiztiarra hobetzen lagunduko die

Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu, Osasuneko sailburu Jon Darpón eta Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxeberria  Donostia Unibertsitate Ospitalean izan dira, OSATEK sozietate publikoak eskuratutako azken belaunaldiko erresonantzia magnetikoaren ekipamendu berria bisitatzen. Goi-mailako prestazioak dituen ekipamendu bat da eta, horrela, Gipuzkoa irudi bidezko diagnostikoaren modalitate honen abangoardian egongo da.

Lehendakariak azaldu duenez, ekipamendu hau aurrerapausoa da bai pazienteentzat baita profesionalentzat ere. Kalitate handiagoko irudiak hartzen dituenez, diagnostiko hobea eta gaixotasunak lehenago detektatzeko aukera ematen du, gehitu du Urkulluk. Osakidetzak 1,3 milioi euroko inbertsioa egin du eta lehendakariak adierazi duenaren arabera, urtean 10.000 paziente artatzea da aurreikuspena, asteko zazpi egunetan etenik gabe lan eginez.

(Informazio zehatzagoa atxikitako dokumentuan)

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)