Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak sindikatuekin hizketan jarraituko du, orain arte bezala akordioaren bila

2015.eko otsailak 18

Osakidetza sindikatuekin bildu da gaur Gasteizen, sektoreko mahai berri batean, eta hamaika gai proposatu ditu eztabaidatzeko eta aztertzeko, Osakidetzako langileen lan-baldintzak hobetze aldera.

Zehazki, sindikatuek ezinbestekotzat jo dituzten gaiak proposatu ditu Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak, esaterako, lan-eskaintza publikoa, urteko lanaldia, aldi baterako kontratazioa eta langileen ordezko estaldura.

2014ko eta 2015eko lan-eskaintza publikoari dagokionez, Osakidetzak 1.014 lanpostu berri bilduko dituen eskaintza proposatu die sindikatuei eta horren ezaugarrien negoziazioa eskaini die. Hau da, Osakidetzak hurrengo hauen guztien negoziazioa proposatu die sindikatuei: azterketen datak, lanpostuen kategoriak, lanpostuen banaketa, azterketa motak, gaiak, epaimahaietako partaideak, etab. Gainera, Osakidetzak 2016. urtean beste lan-eskaintza publiko bat deitzea proposatu du, 1.000 lanpostu berri inguru betetzeko.

Bestalde, Osakidetzak 2.000 lanpostu baino gehiagoko eskaintza globala eraman du gaurko negoziaziora, eta sindikatuekin hiru lan-eskaintza publikoen antolaketa negoziatzeko konpromisoa hartu du.

Ildo horretatik, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendari Jose Maria Armentiak nabarmendu du hiru lan-eskaintza publikoak oso garrantzitsuak direla Osakidetzan langile gazte gehiago egoteko, eta gazteek osasunaren arloan aritzeko, ikasketak amaitu ondoren.

Bestalde, Osakidetza aldi baterako langileen egoera sindikatuekin negoziatzeko prest agertu da. Horrenbestez, baliteke Osakidetzako lanpostuen kopurua handitzea.

Sindikatuek ordezkoen % 100 kontratatzeko eta estaltzeko eskatzen zuten. Osakidetzak, ordea, adierazi du ez dagoela langileen % 100 ordezkatzen duen

enpresa publiko edo pribaturik. Izan ere, lanpostu eta lan-karga guztiak ez dira berdinak. Horregatik, Osakidetzak txandaka lan egiten duten langileen estaldura aztertzeko prest agertu da, batez ere, lehen mailako arretakoa, larrialditakoa eta ospitaleratze zerbitzuetakoa, iritziak adosteko eta ahalik eta ordezko lanpostu gehienak negoziatzeko.

Aldi baterako kontratazioari dagokionez, Osakidetzak erabateko gardentasunez  aritzea proposatu die sindikatuei, baita lanean hasteko irizpideak adostea eta adostutakoaren segimendua egitea ere, zerrendetan dauden pertsona guztiei berdintasun-, meritu-, gaitasun- eta gardentasun-printzipioak bermatzeko.

Bestalde, Osakidetzan erabiltzaile euskaldunei euskararen erabilera eta kalitatezko zerbitzua bermatzeko, Osakidetzako Giza Baliabideen arduradunak prestakuntza handitzeko neurriak proposatu dizkio sektore-mahaiari, funtsezko arloa baita. Halaber, sindikatuei 2015ean ordaindutako baimenak (jardunaldi osoko liberazioak) % 50 inguru gehitzea eta lan ordutegitik kanpoko euskalduntzea finantzatzea proposatu dizkie, denen artean zerbitzuen kalitatea hobetzeko.

Urteko lanaldiari dagokionez, Osakidetzak 1.614 orduko urteko lanaldiari eustea proposatu die sindikatuei, Euskal herri-administrazioaren gainerako erakundeen ildotik. Eta gogorarazi dute Euskadiko soldata beste autonomia-erkidego batzuetakoa baino handiagoa dela, eta lanaldia, txikiagoa. Izan ere, gainerako autonomia-erkidegoetako herri-administrazioetako urteko lanaldia 1.650 ordukoa da, baita osasun-zerbitzuetakoa ere. Halaber, sektore-mahaian, Osakidetza langile bakoitzak gai partikularretarako 5 egun edukitzekoaukera negoziatzeko prest agertu da.

Bileraren ondoren, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia, orain arte bezala, sindikatuekin bi aldeko bilerak egiteko prest agertu da, eta proposamen hau sindikatuekin harremanak eta negoziazioa berreskuratzeko baliagarria izatea espero du.

Bileraren amaieran, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak adierazi duenez, ez zaie iruditzen azken mobilizazioak justifikatuta daudenik, Euskadiko gizarteak ez dituelako merezi. «Nire ustez, sindikatu batzuek azalpen bat zor diote euskal gizarteari: beste autonomia-erkidego batzuetan ez dute lan-eskaintza publikorik deitzen, soldatak txikiagoak dira eta lanaldiak luzeagoak, eta horietan ez dago mobilizaziorik, Euskadin ez bezala», esan du.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 18a

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko maiatzak 22

    Cúmplalo por favor, negocie las bases, si lo dice me lo creo y confío en usted. A 22 de mayo le pido que cumpla lo que dice y negocie forma de exámenes y fecha. Los sindicatos mayoritarios no apoyan la propuesta del 6 de mayo.
    Sean cumplidores y no realicen esta oposición sin acuerdos.
    Un saludo

  • 2015.eko otsailak 20

    La noticia no es del todo cierta, los 5 dias de asuntos propios no son negociables es una directriz del gobierno central, el número de plazas a ope tampoco encaja solo hay que saber sumar y restar para comprobarlo. Lo del rejuvenecimiento tampoco es cierto, esas personas ya estan trabajando en Osakidetza de manera interina o eventual.
    El aumento del 50% de liberaciones de euskera, de que numero hablamos? Por que puede ser una liberación mas. No quiero extenderme más pero se pude desmontar toda la noticia parrafo a parrafo

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)