Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritzak Heziberri 2020 planaren haur hezkuntzaren eta oinarrizko hezkuntzaren curriculumeko ildoak aurkeztu ditu, hezkuntza-komunitatearekin

2015.eko otsailak 18

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek Heziberri 2020 planak biltzen dituen haur hezkuntzaren eta oinarrizko hezkuntzaren curriculumeko dekretu proiektuak aurkeztu ditu gaur goizean. Derrigorrezko hezkuntza osoa erregulatuko duten dekretuek gaitasunetan oinarritutako hezkuntza-filosofiari erantzuten diote. Testu horiek hezkuntza komunitateko eragileek jasotako 800 ekarpenen baino gehiagoren emaitza dira. Sailburuaren arabera, partaidetza hori esanguratsua da eta testuak aberasten lagundu du. 

Hezkuntzako eragileekin bildu ondoren, sailburuak curriculumaren ildoak azaldu ditu prentsa-aurreko batean, Hezkuntzako sailburuorde Arantza Aurrekoetxearekin batera. Sailburuak nabarmendu dituen alderdien artean, atzerriko hizkuntzei eta zientziei emandako bultzada eta erlijioko irakaskuntza-orduen murrizketa aipa daitezke. Aldaketa guztiak ohiko ordutegiari eutsita egin dituzte, ikastetxeek edukiak eta ordutegiak ezartzeko autonomia izaten jarrai dezaten.

Beste puntu aipagarri bat ebaluazio diagnostikoa da. Euskadiren azterketa da, eta LHko 4. eta DBHko 2. mailetatik LHko 3. eta 6. mailetara aldatuko dute, euskara, ingelesa eta zientziak indartzeko. 

Bestalde, LOMCEK bigarren hezkuntzan ezarritako errebalida daukagu. Lege horrek ez du ez gainditzeko aukera biltzen. Gobernuak, gainera, azterketa prestatzeko ikastaroa ematea proposatzen du. Hala ere, Uriarte adierazi du bide luzea geratzen zaiola oraindik eta martxan ez jartzea espero duela. 

Heziberri 2020, LOMCE saihesteko

Heziberri 2020 planaren bigarren faseari dagozkio curriculumeko ildoak. Horiek prestatzeko, marko pedagogiko-hezitzailea sortu zuten, eta ondoren, Hezkuntzari buruzko Euskadiko Legea sortzea espero dute. Cristina Uriarte adierazi du planaren helburua Euskadiko hezkuntza-sistema eratzea dela, eta LOMCEk eragin ditzakeen emaitza txarrak saihestea. «Zoritxarrez, hori baita erreferentziako oinarrizko araua», esan du. 

Gobernu-kontseiluak onartzea

Dekretu-proiektuak gobernu-kontseiluan onartu beharko dituzte lehenengo eta, ondoren, sailburuak espero du datorren ikasturterako tresna guztiak abian egotea, hau da, arauak, aholkularitza, prestakuntza, etab.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mbasterra78
    2015.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [#HEZIBERRI2020] @Gob_eus Heziberri 2020ko kurrikulum lerroen tesua aurkeztu du ➡ http://t.co/8uRxvLqRuc #partehartzea

  • @Gob_eus
    2015.eko otsailak 18

    Comentario de Twitter:
    [#HEZIBERRI2020] @Gob_eus Heziberri 2020ko kurrikulum lerroen tesua aurkeztu du ➡ http://t.co/8uRxvLqRuc #partehartzea

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)