Berriak Lehendakaritza
Eu

Nazionalitate aniztasuna onartzen duen estatu-itunaren alde agertu da lehendakaria

2015.eko otsailak 18

Iñigo Urkullu lehendakariak gobernuaren programan bildutako Euskadirako estatus berria defendatu du, hau da, estatu plurinazional baten ereduaren planteamendua. Bi baldintza beharko ditu, alde batetik, Euskadiko barne-akordioa eta, bestetik, Euskadiren eta Estatuaren artekoa. Hala azaldu du lehendakariak Onda Cero irrati-kateari emandako elkarrizketan. Gainera, adierazi du gai honek, eta beste batzuek, ez dutela Mariano Rajoy presidentearen erantzunik jaso.

Urkulluren ustez, Espainiako gobernuak «jarrera mugiezina izateko erabili du gehiengo absolutua», eta ez die lehendakariak planteatutako gaiei erantzun. Elkarrizketan, «oraindik bete gabe dagoen» Estatutuari dagokion autogobernutik deribatutakoak aipatu ditu Urkulluk: kupoaren likidazioa, azpiegituren auziak edota bakea eta bizikidetza. Hainbat aldiz bildu direnez eta lehendakariak erantzunik jaso ez duenez, ez du Rajoy presidentearekin berriz biltzeko eskaerarik egingo.

Lehendakariaren ustez, jarrera horregatik eta ustelkeria kasu guztiengatik, Alderdi Popularrak gehiengo absolutua galduko du. Urkullu kezkatuta dago ustelkeria kasuek «errudun presuntzioaren» hedapena eta iritzi publikoaren judizioak ekarri dituztelako. Horregatik, kontzeptu hori zabaltzen ari dela eta jardunbide okerrak edo porrotak zaku berean sartzen ari garela iruditzen zaio.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Julia Otero