Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

2.400.000 euro kluster eta aurreklusterrentzat. (2015-02-17(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko otsailak 17

LABURPENA

Elkartzen programa sektoreko elkarteentzat, klusterrentzat edo aurreklusterrentzat da; gainera, horiek guztiak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak lagunduko ditu, lehentasunezko klusterretan dauden enpresen lehiakortasuna handitzen lagunduko duten lankidetza-proiektuentzat diru-laguntzak emanez.

1.800.000 euro bideratuko dira lehentasunezko klusterren artean banatzeko eta eskaerak 2015eko apirilaren 10era arte aurkeztu ahal izango dira.

Egun, sektore hauetan ditugu aurreklusterrak: galdaketa, estanpazio bidezko forja, siderurgia, eskuko erremintak, eraikuntza, biozientziak, mugikortasuna eta logistika, elikagaien industria, altzarien industria, hizkuntzen industria eta trenbideetako materialaren industria. Ezartzen diren balioespen-irizpideen bidez, asmoa da, halakorik bada, sektoreko aurrekluster berriak hautatzea.

Sektore hauetako elkarteentzako zenbatekoa 600.000 eurokoa da eta Eusko Jaurlaritzaren zein aurreklusterren arteko lankidetza-hitzarmenen bidez banatuko dira.

2014 - 2016 aldiko Industria Planean jasotakoarekin bat, Euskadin klusterrek duten rolari protagonismo handiagoa emango zaio eta aurreklusteerren berrantolaketa landuko da.

Klusterraren rola indartu da

Klusterren politika indartu dugu, gure enpresa-sarearekiko lotura eta Jaurlaritzaren ekonomia-sustapeneko jarduera biderkatzen duen tresna delako.

Eta lankidetza-mekanismoak antolatu ditugu industria-alorreko erreferentziako euskal klusterrekin, balio-kate osoan eragingo duten jarduerak sortzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau