Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak kanpo merkataritzan prestatzeko 100 nazioartekotze bekatarako deialdia egin du. (2015-02-17(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko otsailak 17

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak Nazioartekotze Arloko 100 beka berriren deialdia onartu du. Beka horien bidez 2,4 milioi euro banatuko dira unibertsitateko goi-mailako titulazioa duten 28 urtetik beherako gazteen artean.

Helburua da euskal gazteei prestakuntza egokia ematea lan munduan sartzeko, eta, bide horretatik, enpresei laguntzea atzerriko merkatuetara zabaltzeko prozesuetan.

Euskal ekonomiaren nazioartekotzea prozesu integral bezala ulertzen da, ekonomia ireki baterantz zuzendurik eta hainbat ikuspegi dituelarik: merkatukoa, produktiboa eta soziala. Ikuspegi horrek aukera eman beharko liguke euskal enpresen lehiakortasuna eta nazioartekotzea testuinguru global batean hobetzeko.

Bekak hiru fasetan garatuko dira: prestakuntza teorikoa, prestakuntza praktikoa erakunde kolaboratzaileetan eta prestakuntza praktikoa enpresetan.

FASEAK ETA MODALITATEAK

1.Fasea: Prestakuntza Teoriko Espezializatua. 300 irakastorduko espezializazio ikastaroa, EHU-UPVk emana. Enpresa Arloko Nazioartekotzeko Unibertsitateko Titulu Propio bat da.

2. Fasea: Prestakuntza Praktikoa erakunde kolaboratzaileetan: Espainiako Bulego Komertzialak atzerrian, SPRIko bulegoak, EAEko elkarte eta klusterrak eta nazioartekotzea sustatzeko beste sustapen-organismo batzuk. 12 hilabete.

3. Fasea: Prestakuntza Praktikoa enpresa kolaboratzaileetan: 8 hilabete.

2015eko DIRU-HORNIDURA:

2015eko ekitaldian Nazioartekotze arloko A Modalitateko 100 bekatarako gehienez, 120.000 euroko diru-hornidura.

2015eko ekitaldian Nazioartekotze arloko B eta C Modalitateetako 80 bekatarako gehienez, 120.000 euroko diru-hornidura.

2 eta 3 faseetarako B Modalitaterako diru-hornidurak 20.000 eta 50.000 euro bitartekoak izango dira, eta 3 faseko C Modalitaterakoak, 8.000 eta 20.000 euro bitartekoak.

PROGRAMAREN ONURADUNAK

Hautapen prozesuan sar daitezke eta, hala badagokio, nazioartekotze arloko bekadun izan daitezke baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoak:

Auzotartasun administratiboa izatea EAEn.
Unibertsitateko Goi-mailako titulazioa izatea eskaera epea irekitzen den egunean.
28 urte ez izatea eskaerak egiteko epea zabaltzen den egunean.
Ingelesez jakitea.
Antzeko beste laguntza edo bekarik jaso gabea izatea.

Eskaera eredura sartzeko, eskaera Administrazioan aurkezteko, espedientea ikusteko eta gainerako tramiteak egiteko, jo web horri honetara: www.euskadi.net/industria.

Epea zabalik geratuko da iragarkia EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean (otsailaren 27an).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau