Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Erabakia, zeinaren bidez baimena ematen da Matxitxakoko antzinako itsasargiako behatokiaren sarbidea eta kudeaketa egokia bermatuko duen lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Bilboko Portu Agintaritzarekin eta Bermeoko Udalarekin. (2015-02-17(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko otsailak 17

 

LABURPENA

ERABAKI-PROPOSAMENA, JAURLARITZAREN KONTSEILUARENA, ONDOKO HITZARMEN HAU ONARTZEN DUENA: EUSKAL HERRIKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA BIZKAIKO ALDUNDIAREN, BILBOKO PORTU AGINTARITZAREN ETA BERMEOKO UDALAREN ARTEKO HITZARMENA, MATXITXAKOKO ANTZINAKO ITSASARGIAN DEN BEHATOKIAREN ETA HARAKO SARBIDEAREN KUDEAKETA EGOKIA BERMATZEKO

(Mapa elkarreragilea eta ortofotografía kontsultatu ezazu: GeoEuskadi n)

Ingurumen eta Lurralde Politika sailak Matxitxakoko lurmuturrean den antzinako itsasargiko sirenen dorreari erantsita ekipamendu bat eraiki zuen, eremu horretan itsas hegaztiak eta zetazeoak ikertzeko eta behatzeko ekipamendua izateko, era berean alde zientifikoa, jendarteratzekoa eta hala balegokio turistikoa ere izan daitezen.

Hitzarmen honen helburua da Eusko Jaurlaritzaren (Ingurumen eta Lurralde Politika sailaren bitartez), Bizkaiko Foru Aldundiaren (Ingurumen sailaren bitartez), Bermeoko udalaren eta Bilboko Portuko Agintaritzaren arteko lankidetza artikulatzea da, honakoak xede jarrita: Matxitxakoko lurmuturreko antzinako itsasargiari erantsita den hegaztien, zetazeoen eta itsas faunaren behatokirako sarbidea erraztea, eta ekipamendu eta inguruetako egoera egokia bermatzea.

Hitzarmenak ez du eduki ekonomikorik, izan ere administrazio ezberdinen arteko lankidetza lerroak finkatzen du eta gero bakoitzak dituen aurrekontuen arabera hartutako konpromisoak burutuko ditu.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko