Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erabakia, zeinaren bidez jakinarazten baita Jaurlaritzak zer iritzi duen Euskal Talde Popularra legebiltzar-taldeak Familiei laguntzeari buruzko abenduaren 12ko 13/2008 Legea aldatzeko aurkeztutako lege-proposamena aintzat hartzeari buruz. (2015-02-17(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko otsailak 17

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK BERRIRO ADIERAZI DU DESEGOKIA DELA LAGUNTZA SOZIALAK ESKUBIDE SUBJEKTIBO BIHURTZEA, EGOERA EKONOMIKOA DELA ETA

Estatuan parekorik ez duen babes sozialeko sistema Euskadin mantentzeko euskal gizartea ahalegin handia egiten ari dela gogorarazi dio Eusko Jaurlaritzak talde popularrari bigarrenez.
Langile guztiek ezin dituzte eskuratu bateragarritasun-neurri horiek eta, horregatik, jaiotza-tasaren eta familien aldeko euskal estrategia berri bat diseinatzea funtsezkoa dela uste du gobernuak.

Gobernu-kontseiluak familiei laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 legea aldatzeko Euskal Talde Popularrak bigarrenez egindako lege-proposamena kontuan hartzearen kontra dagoela adierazi du.

Lehenik eta behin, Estatuan parekorik ez duen babes sozialeko sistema mantentzeko euskal gizartea Euskadin ahalegin handia egiten ari dela adierazi du berriro Eusko Jaurlaritzak. Laguntza horiek orain eskubide subjektibo bihurtzea, gaur egungo egoera ekonomikoa eta epe laburrerako nahiz ertainerako aurreikusitako egoera kontuan izanda, desegokia eta garaiz kanpokoa da.

Gainera, autonomo gisa lan egiteagatik edo langilearen enpresako egoerarengatik, langile guztiek bateragarritasun-neurri hauek ezin dituztela eskuratu azaldu du berriro gobernuak; beraz, Eusko Jaurlaritzak hasitako gogoeta-prozesuan aurrera egitea beharrezkoa da. Prozesu horretan, babes sozialeko sistemako laguntza guztiak aztertuko dira eta jaiotza-tasaren eta familien aldeko euskal estrategia berri bat egingo da.

Azkenik, gobernuak gogorarazi du agente sozialekin laneko bizitza eta familia-bizitza bateratzeko baldintzak negoziatzeko eta hitzartzeko gunea elkarrizketa sozialaren mahaiak direla.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau