Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioek, estatutupeko langileek eta lan-kontratuko langileek 2015. urtean izango duten urteko lanaldia ezartzen duena. (2015-02-17(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko otsailak 17

LABURPENA

JAURLARITZAK LANGILE PUBLIKO GUZTIENTZAT 2015EAN LANALDI OROKORRA EZARTZEN DUEN DEKRETUA ONARTU DU

Lanaldiak 1.614,5 ordu izango ditu, eta horietatik, 37,5 ordu kenduko dira urtean zehar edo 5 egun libre norberaren eginkizunetarako.
Esparru orokorra da, Hezkuntza, Ertzaintza, Osakidetza , Administrazio Orokor eta abarretako mahai sektorialetan ondoren akordioak lortzea baztertu gabe.

Gobernu Kontseiluaren gaurko bileran, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionarioentzako, estatutupeko langileentzako eta langile lan-kontratudunentzako 2015eko lanaldia zehazten duen Dekretua onartu da.

Jaurlaritzak, berriz ere, urteko 1.614,5 orduko lanaldia finkatu du 2015erako. Urteko ordu horiek asteko lanaldian zer-nola banatuko diren eta langileek zer ordutegi izango duten mahai sektorialetan negoziatu beharko da sindikatuekin.

Urteko 1.614,5 ordu horietatik langile publikoek 37,5 ordu kendu ahal izango dituzte urtean zehar (lanaldia murriztuta) edo, bestela, norberaren eginkizunetarako bost egun libre eduki ahal izango dituzte. Halaber, langile publikoek oporretako 22 egun gehiago ere izango dituzte; hori guztia, halere, negoziazio-mahaietan lor daitezkeen akordio sektorialei kalterik egin gabe.

Esparru orokorra da, administrazio orokorrean, erakunde autonomoetan eta Osakidetza -Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko erakunde publikoan lan egiten duten 70.000 lagunei aplikatu beharrekoa. Hau da:

Administrazio Orokorreko funtzionarioei.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioei.
Ertzaintzako langileei.
Osakidetza -Euskal Osasun Zerbitzuko langileei.
Euskal Autonomia Erkidegoko justizia-administrazioko funtzionarioei, ezartzekoa zaien araubidearen baitan.
Administrazio Orokorreko lan-kontratuko langileei.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko lan-kontratuko irakasle eta hezitzaileei.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko lan-kontratuko langileei.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari dagozkion erlijioko lan-kontratuko langileei.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoko eta Segurtasun Saileko lan-kontratuko langileei.

2015eko urtarrileko 1etik aurrera aplikatuko da erabaki hau.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau