Berriak Lehendakaritza
Eu

Adierazpen Instituzionala, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen X. urteurrenean. (2015-02-17(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko otsailak 17

LABURPENA

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO LEGEAREN X. URTEURRENEAN

Eusko Legebiltzarrak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea onetsi zuenetik hamar urte pasatu direla ospatzeko, Eusko Jaurlaritzak lege horrek izan duen garrantzia nabarmendu nahi du, mugarri izan baita gure herrian berdintasun-politiketan aurrera egiteko.

Iragana eta oraina bereizi zituen legeak alderdi askori dagokionez; hala, emakumeak gizonak adina hasi ziren izaten erabaki politikoak hartzen diren eremuetan, nabarmen areagotu dira berdintasuna bultzatzeko egitura espezializatuak, eta nabarmen ugaritu dira berdintasun-planak.

Hamar urte hauetan indartu egin dira gure herrian berdintasunaren alde lan egiten duten egiturak, lankidetza sareak sortu dira erakundeen artean eta esparru publiko zein pribatuan berdintasunaren aldeko lana bultzatu da, eta indarkeriaren biktima diren emakumeen babeserako eta ongizaterako lanabes gehiago sortu dira. Lege honi eta berau betetzeko euskal gizartearen borondate eta konpromisoari esker, Euskadi gaur justuagoa da eta berdintasunetik gertuago dago.

Horregatik, Gobernu Kontseiluak uste du Berdintasunaren Legea funtsezko tresna dela, eta gizarte osoaren borondatea behar duela sortu zenean ezarritako helburuak lortzeko. Gizarte honek asko aurreratu du berdintasunean, baina oraindik bada zereginik, eta, horrenbestez, Legea inplementatzen jarraitu beharrean gaude, berdintasun-eskubidea gure gizartean geroz eta errealagoa izan dadin urratsak emanez. Eusko Jaurlaritzak berdintasunarekin konprometituta dagoela adierazteaz gain, dei egiten dio gizarteari berdintasunera iristeko urrats sendoak ematen jarri dezan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau